BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10216@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260915T214332Z
DTSTART:20261002T160000Z
DTEND:20261002T170000Z
SUMMARY:LAGUNAK. Euskal Museoak “Uhinak” erakusketara bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitu Ra Asensiren eskutik
DESCRIPTION:Topaketa Ra Asensi artistarekin\n\nEuskal Museoak berriro ireki ditu ateak\, erakundearentzat etapa berri baten hasiera markatzen duen berrikuntza arkitektoniko eta museografiko handinahi baten ondoren. Proiektuaren berrikuntzen artean\, nabarmentzekoa da Lagunak (Museoaren Lagunak) atal berrituaren aurkezpena\, Museoaren orainerako eta etorkizunerako funtsezko komunitatea baita.\nEuskal Museoak eta bere patronoek\, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak\, eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Lagunak osatzen duten guztiei. Haien konpromisoari eta ekarpenei esker\, Museoak aurrera egiten\, proiektu berriak garatzen eta euskal kultura-ondarea zaindu\, ikertu eta zabaltzeko misioa indartzen jarrai dezake.\nEsker on horren erakusgarri\, Museoak zenbait jarduera eta abantaila berezi diseinatu ditu Lagunak kideentzat. Horietako bat topaketa berezi bat izango da\, Euskal Museo berritura iritsi den lehen aldi baterako erakusketa ezagutzeko aukera emango duena.\nUhinak\nTopaketa Ra Asensi artistarekin \n\nUrriak 2\n18:00 h\n\nParte-hartzaileek Kukula gunean dagoen erakusketaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte bere sortzailearen eskutik.\nJardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako\, 94 415 54 23 telefonora deitu beharko da.\nProposamen hau hasiera baino ez da. Euskal Museoak jarraitu egingo du Lagunak kideei zuzendutako ekimen\, esperientzia eta jarduera esklusibo berriak bultzatzen\, xedea hauxe baita: Museoaren eta Museoa posible egiten laguntzen dutenen arteko lotura sendotzen jarraitzea.\nEskerrik asko Bilboko Euskal Museoko kide izateagatik.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoak-uhinak-erakusketara-bisita-gidatua-egitera-gonbidatzen-zaitu-ra-asensiren-eskutik/
LOCATION:Kukula
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoak-uhinak-erakusketara-bisita-gidatua-egitera-gonbidatzen-zaitu-ra-asensiren-eskutik/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
