BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10278@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260927T004223Z
DTSTART:20261003T150000Z
DTEND:20261003T160000Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbaok urrian zehar Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu programazio bereziarekin
DESCRIPTION:Museoa Dantzan: gorputzarekin ondarea esperimentatzeko familia-tailerra\n\nMuseoak bisita gidatuak\, familia-tailer bat\, gordailu bisitagarria ezagutzeko bisita berezi bat eta euskal dantzari buruzko solasaldia eskainiko ditu\nJarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Museoaren webgunearen bidez: www.euskalmuseoa.eus\n“Lau astez Euskal Museoa Bilbaok berriz ere ateak irekiko dizkio ondareari mugimenduaren\, elkarrizketaren eta normalean ezkutuan egon ohi diren guneak bisitatzearen bidez herritarrak euskal kultura nola kontserbatzen\, transmititzen eta beste era batera nola adierazten den deskubritzera gonbidatuz”.\nBilbon\, 2026ko irailaren 24an. Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiekin urrian zehar garatuko den programazio bereziarekin. Ekimenaren ardatz ondarearen hauskortasuna\, transmisioa eta kontserbazioa hartuta museoak lau jarduera proposatzen ditu\, publiko ezberdinei zuzenduak\, euskal ondarera hurbiltzeko modu berriak deskubritzeko.\nEgitarauak barne hartzen ditu bisita gidatuak\, mugimendua eta sorkuntza lantzeko familia-tailer bat\, museoko gordailu bisitagarriaren bisita eta euskal dantzaren transmisioari buruzko solasaldia. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da www.euskalmuseoa.eus webgunean edo museoko harreran.\nIbilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan\n“Euskal Ondarea” jarduerak gure kulturari forma eman dioten objektu\, ezagutza eta bizimodu batzuk ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen du\, kasu honetan fokua ondarearen hauskortasunean eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzeko beharrean jarriz.\nBisitak urriko asteazken guztietan izango dira\, bi hizkuntzatan:\nUrriak 7 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17:30ean.\nUrriak 14 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17: 30ean.\nUrriak 21 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17: 30ean.\nUrriak 28 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17:30ean. \n\nEdukiera: 15 pertsona saio bakoitzeko.\nElkargunea: Euskal Museoa Bilbao (Gurutze kalea 10).\n\nMuseoa Dantzan: gorputzarekin ondarea esperimentatzeko familia-tailerra\nProgramazioa urriaren 3an\, larunbata\, hasiko da\, “Museoa Dantzan” ekimenarekin\, DAB Dantza Konpainiaren euskarazko familia-tailerrarekin. Mugimenduaren eta gorputzaren sorkuntzaren bidez Museoaren espazioa\, objektuak eta islatzen dituzten bizimoduak esploratzera gonbidatzen du. Proposamenak ondarea modu bizi eta sentsorialean aktibatzea du helburu.\n\nEguna: urriaren 3a\, larunbata.\nOrdutegia: 17:00 – 18:30.\nHizkuntza: Euskara.\nEdukiera: 30 pertsona.\n\nBiltegiko atearen atzean: museoko lanik ezezagunena ezagutzea\nUrriaren 8an\, osteguna\, “Biltegiko atearen atzean” bisita gidatua egingo da\, museoan gutxien ikusten den lana ezagutzeko eta kontserbazioaren eta ondarearen hedapenaren arteko oreka delikatua ulertzeko. Bertaratzen diren pertsonak espazio batera sartuko dira\, non objektuak diskurtso erantsirik gabe aurkezten diren\, haien historia eta hauskortasuna agerian utziz.\n\nEguna: urriaren 8a\, osteguna.\nOrdutegia: Euskaraz 17:00 – Gaztelaniaz 18:00.\nEdukiera: 12 pertsona saio bakoitzeko.\n\nEuskal dantza: hariak eta korapiloak\, tradizioari eta berrikuntzari buruzko solasaldia\nProgramazioa urriaren 22an\, ostegunean\, amaituko da “Euskal dantza: hariak eta korapiloak -Danza vasca: hilos y enredos” hitzaldiarekin\, euskal dantza transmititzeari\, bere hauskortasuna eta bere esentzia galdu gabe mundu garaikidera egokitzeko beharrari buruzko hausnarketa gunea. Josu Garatek zuzendutako topaketan sektoreko profesionalek hartuko dute parte\, hala nola Arnatz Ormaza\, Paula Urquijo\, Oier Araolaza eta Zibel Damestoy. Solasaldian jarraitutasunaren eta berrikuntzaren arteko oreka kultura-ondare biziaren funtsezko zati gisa jorratuko da.\n\nEguna: urriaren 22a\, osteguna.\nOrdutegia: 19:00 – 20:30.\nHizkuntza: Euskara.\nEdukiera: 60 pertsona.\n\nInformazio praktikoa\n\nIzen-ematea: www.euskalmuseoa.eus\nInformazioa: info@euskalmuseoa.eus · 944 155 423.\nLekua: Euskal Museoa Bilbao (Gurutze kalea 10\, Bilbo).\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-urrian-zehar-ondarearen-europako-jardunaldiak-ospatuko-ditu-programazio-bereziarekin/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-urrian-zehar-ondarearen-europako-jardunaldiak-ospatuko-ditu-programazio-bereziarekin/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
