BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10344@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20261012T235144Z
DTSTART:20261107T183000Z
DTEND:20261107T193000Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbao eta Aiko Taldea: Dantza eskola eta erromeria
DESCRIPTION:Herritar guztiei zuzendutako erromeriak\n\nEuskal Museoa Bilbaok eta AIKO Taldeak hitzarmen bat sinatu dute euskal dantzen ezagutza eta praktika sustatzeko\nAkordioa horren bidez\, euskal dantza tradizionalak ikasteko\, praktikatzeko eta gozatzeko espazio egonkorra izango da museoa\, non astero dantza-eskolak eskainiko diren eta hilero publikoari irekitako erromeriak egingo diren\nEkimenaren helburuetako bat da 18 eta 30 urte arteko gazteen artean diziplina hori sustatzea\; horregatik\, doako izen-ematea eskainiko zaie \nBilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak\, Euskal Museoa Bilbaoren patronoak diren aldetik\, museoaren konpromisoa indartu egingo dute\, ondare kultural immateriala zabaltzearen alde\nOndokoek sinatu dute hitzarmena: Xabier Payak\, Euskal Museoa Bilbaoren zuzendari nagusiak\, eta Sabin Bikandik\, AIKO Taldearen ordezkariak\n\nEuskal Museoa Bilbaok hitzarmen bat sinatu du AIKO Taldearekin\, euskal musika eta dantza tradizionala zabaltzeko egitekoan erreferentea den elkartearekin\, hain zuzen\, zertarako eta euskal kultura ondarearen erreferentea den espazio horretan euskal dantzaren ezagutza\, praktika eta transmisioa sustatzeko.\nHitzarmena ondokoek sinatu dute: Xabier Payak\, Euskal Museoa Bilbaoko zuzendari nagusiak\, eta Sabin Bikandik\, AIKO Taldearen ordezkariak. Hala\, lankidetza-akordio bat formalizatu dute\, euskal dantza tradizionala herritar guztiei hurbiltzeko jardueren programazio egonkor bat sortzeko. “Gure konpromisoa mota honetako lankidetza gehiago lortzea da\, hainbat kultur erakunderen eskutik\, helburu batekin: Euskal Museoa bizirik dagoen museoa izatea\, eta euskal kultura da bere ardatza\, ondare materiala eta inmaterialaren aberastasuna uztartuz\, eta berori ezagutu\, praktikatu eta gozatzeko aukera emanez “\, azaldu du Xabier Payak.\nHitzarmenak Euskal Museoa Bilbaoren misioa indartzen du\, patrono dituen Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua ere badena: euskal kultura ondarea kontserbatzea\, ikertzea eta zabaltzea\, eta\, horrez gain\, euskal nortasuna osatzen duten tradizioen eta herritarren arteko topaleku berriak sortzea.\nDantzarekiko konpromisoa \nAkordioaren xedea honako hau da: Euskal Herriko zazpi lurraldeetako —Araba\, Bizkaia\, Gipuzkoa\, Nafarroa\, Lapurdi\, Behe Nafarroa eta Zuberoa— dantza tradizionalen ezagutza eta praktika sustatzea\, eta\, modu horretan\, belaunaldi berrien arteko transmisioari bide egitea eta eguneroko jarduera kultural eta sozial gisa dantzak daukan presentzia indartzea.\nAlde batetik\, AIKOk irakaskuntzaren arloan eta arlo artistikoan daukan eskarmentua ekarriko du\, Museoaren barruan programazio jarraitu bat garatzeko\; bestetik\, Euskal Museoa Bilbaok bere espazioak eskainiko ditu eta jarduera guztiak sustatuko ditu\, euskal ondare immaterialaren alderdi hau ahalik eta jende gehigorengana iritsi dadin lortzeko.  \nEuskal dantzak ikasteko eskolak astero Euskal Museoa Bilbaon\nHitzarmena sinatzen denetik aurrera\, publikoak eskola-programa egonkor batean parte hartzeko aukera izango du. Eskolak urritik ekainera bitartean eskainiko dira\, astelehen eta asteartenero\, Museoan bertan\, jaiegun diren egunetan izan ezik. \nAstelehenetan· Helduak\n\n18:30 – 19:30: Hastapen-eskolak\n19:30 – 21:00: Hobekuntza-eskolak.\n\nTalde bakoitzean 40 pertsona egongo dira gehienez. \nIzen-ematea: 20 €/hilabete (www.aiko.eus) \nAstearteetan· Gazteak\, 18 eta 30 urte bitartekoak\n\n18:30 – 19:30: Hastapen-eskolak\n19:30 – 21:00: Hobekuntza-eskolak.\n\nDoako parte-hartzea. \n18 eta 30 urte arteko gazteek doan eman ahalko dute izena. Gainerakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte hilean. Erabaki hori hartu da gazteen artean euskal dantzak sustatzeko eta espazio paregabe batean jarduera mota horretaz gozatzeko. \nAIKO Taldeak kudeatuko ditu izen-emateak www.aiko.eus webgunearen bidez.\n \n\nHerritar guztiei zuzendutako erromeriak\nHitzarmenaren baitan\, halaber\, hilean behin erromeria bat antolatzea aurreikusi da\, Aiko Taldearen eskutik.\nErromeriotan euskal dantza tradizionalaren estilo\, lurralde eta garai desberdinak jorratuko dira\, eta Museoa topaleku bilakatuko da dantzatuz ikasteko eta euskal kultura biziaren parte izaten jarraitzen duen tradizio hori partekatzeko. \nJarduera Bilboko Euskal Museoko Klaustroan egingo da\, 19:30ean (sarbidea Gurutze kaleko 10ean)\, honako larunbat hauetan:\n\nLarunbata\, 2026ko azaroak 7\nLarunbata\, 2026ko abenduak 12\nLarunbata\, 2027ko urtarrilak 9\nLarunbata 2027ko otsailak 6\nLarunbata\, 2027ko martxoak 6\nLarunbata\, 2027ko apirilak 3\nLarunbata\, 2027ko maiatzak 8\nLarunbata\, 2027ko ekainak 5\nLarunbata\, 2027ko uztailak 3\nLarunbata\, 2027ko abuztuak 28\n\nDoakoa izango da 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. Gainerakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta sarrera Museo webgunean eskuratu ahalko da: www.euskalmuseoa.eus \nParte-hartzeko museo bat\nLankidetza honen bidez\, Euskal Museoa Bilbaok bere programazioa handitzen jarraitzen du\, erakusketaz harago doazen esperientziak eskaintzeko\; horrela\, ondarea soilik behatu ez\, baizik eta bizitzen\, praktikatzen eta partekatzen den espazio bihurtuko da museoa.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbao-y-aiko-taldeo-escuela-de-danza-y-romeria/
LOCATION:Klaustroa. 0 solairua  
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbao-y-aiko-taldeo-escuela-de-danza-y-romeria/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
