BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10406@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260928T213307Z
DTSTART:20261107T183000Z
DTEND:20261107T193000Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbaok Open House Bilbao 2026 jaialdirekin bat egingo du\, eta doako bisita gidatuak eskainiko ditu euren proposamen arkitektoniko eta museografiko berria ezagutu ahal izateko
DESCRIPTION:Romerías abiertas para toda la ciudadanía\n\nMuseoak ibilbide berezi bat eskainiko du urriaren 3an\, larunbata: ohiko bisiten ibilbidetik kanpo dauden espazioak eta piezak ikusi ahal izango dira\nProposamena jaialdiaren hamargarren edizioaren barruan kokatzen da\, eta aurten Bilbo eratu duten materialak eta lanbideak jarriko dira erdigunean\nJaialdiari buruz gehiago jakiteko edo izena emateko: www.openhousebilbao.org/\nOpen House Bilbaoren hamargarren edizioan parte izango da Euskal Museoa Bilbao. Nazioarteko arkitektura-jaialdia irailaren 28tik urriaren 4ra egingo da\, eta\, beste urte batez\, hiriko espazio berezi eta adierazgarrienetako batzuen ateak irekiko ditu\, Bilboko arkitektura-ondarea herritarrengana hurbiltzeko.\n«Hiriari gaur egun duen nortasuna eman dioten materialak eta lanbideak» izango da edizio honen ardatz tematikoa\, eta\, horren harira\, Museoak esperientzia paregabea prestatu du. Egin duen proposamenaren bidez\, eraikinaren arkitekturaren\, tradiziozko lanbideen eta barruan gordetzen duen ondarearen arteko harreman estua ezagutzeko aukera izango dugu.\n\nNormalean ikusten ez diren espazioetatik igaroko da ibilbidea\nUrriaren 3an\, larunbata\, 10:00etatik eta 14:00etara\, Euskal Museoa Bilbaok doako bisita gidatuak eskainiko ditu talde txikitan. Bisita gidatu horiek bereziki egun honetarako antolatu dira.\nGutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango dute bisitek\, eta bisitariek Museoak normalean eskaintzen ez duen ibilbidea egin ahal izango dute. Eraikinaren xehetasun arkitektonikoak ezagutzeaz gain\, beste ikuspegi batetik ezagutuko dituzte bildumako piezak eta istorioak\, zeinak Bilboren nortasuna eraikitzen lagundu duten materialak\, teknikak eta lanbideak izango dituzten ardatz.\nBisiten ordutegia\nBisitak talde txikitan egingo dira\, eta euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira\, txandaka.\nOrdutegia            Hizkuntza\n10:00 – 10:30     Gaztelania\n10:40 – 11:10     Euskara\n11:20 – 11:50     Gaztelania\n12:00 – 12:30     Euskara\n12:40 – 13:10     Gaztelania\n13:20 – 13:50     Euskara\nPlaza kopurua mugatua da eta jaialdiaren web-orrialdean eman behar da izena: www.openhousebilbao.org.\nHamar urte arkitektura biztanleei hurbilduz\nOpen House Bilbaoren hamargarren urteurrena ospatuko da 2026an\, Open House Worldwide nazioarteko sarearen barruan. Ekimen horrek mundu osoko arkitektura-jaialdiak lotzen ditu\, eta helburu gisa du hiriak bertan bizi direnei irekitzea eta eraikitako ondareari buruzko begirada hurbilagoa\, irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatzea.\nEuskal Museoa Bilbao edizio berezi honetara batuko da\, eta aurtengo programak\, hiriaren bilakaera eta nortasuna osatu dituzten eraikin\, lanbide eta istorioen bidez\, Bilbo berriz ezagutzeko aukera emango digu. Horrela\, bisitariek Euskal Museoa ikuspegi berri eta berezi batetik ezagutu ahal izango dute.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-open-house-bilbao-2026-jaialdirekin-bat-egingo-du-eta-doako-bisita-gidatuak-eskainiko-ditu-euren-proposamen-arkitektoniko-eta-museografiko-berria-ezagutu-ahal-izateko/
LOCATION:Klaustroa. 0 solairua  
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-open-house-bilbao-2026-jaialdirekin-bat-egingo-du-eta-doako-bisita-gidatuak-eskainiko-ditu-euren-proposamen-arkitektoniko-eta-museografiko-berria-ezagutu-ahal-izateko/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
