BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10549@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20261006T213705Z
DTSTART:20261010T150000Z
DTEND:20261010T160000Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbaok museoaz familian gozatzeko jarduera-proposamen berria aurkezten du: “LOTURAK. Familia Programa”
DESCRIPTION:Mikeldi biziberritzen\n\nProgramako jarduerak urritik abendurako larunbat guztietan izango dira eta 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako parte-hartzeko eta sormena lantzeko proposamenak izango dira\nSaioetan\, jokoen\, esperimentazioaren eta hizkuntza artistikoen bitartez ezagutuko dituzte museoko bildumak\, espazioak eta ondarea\nGuztira hamabi jarduera izango dira. Jarduera bakoitzak bi euroko prezioa izango dute eta gehienez ere hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean\nParte hartzeko beharrezkoa da Euskal Museoaren web-orrialdean izena ematea: www.euskalmuseoa.eus\nEuskal Museoa Bilbaok martxan jarri du “LOTURAK. Familia programa”\, familiak eta museoa elkartzeko topagunea izango dena. Programa horren bidez jendea euskal kulturara eta haren ondarera hurbiltzea erraztu nahi da\, ikuspegi parte-hartzaile\, esperientzial eta egokitu batetik.\n2026ko urritik 2027ko ekainera\, larunbatero\, 17:00etan\, museoak bere bilduma\, espazio eta ondarera hurbiltzeko proposamen berriak eskainiko ditu. Jarduerak batez ere Euskal Museoko Hezkuntza taldeak diseinatu eta dinamizatuko ditu eta ikaskuntza esperimentazioarekin eta sorkuntzarekin uztartuko dute.\nLehen hiruhileko honetan\, programazioak hamabi jarduera proposatzen ditu\, museoko bildumekin\, erakusketekin eta bestelako ekimen kulturalekin lotuta egongo direnak. Horien artean izango dira sorkuntza-tailerrak\, eta musikarekin\, zeramikarekin\, ehunekin\, ondarearen kontserbazioarekin edo euskal tradizioekin lotutako proposamenak.\n\nURRITIK ABENDURAKO PROGRAMAZIOA\nUrriak 10 — Mikeldi biziberritzen\nZer ikusten dugu Mikeldi begiratzen dugunean? Animalia bat\, irudi bat\, forma bat…? Familiek zenbait ikuspegitatik begiratuko dute Mikeldi beregan ezkutatzen diren irudiak eta formak deskubritzeko. Haren silueta\, forma eta testura baliatuko dituzte bildumako pieza honetan inspiratutako animalia bat sortzeko.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nUrriak 17 — Egin dezala soinu museoak!\nMuseoan dauden musika-tresnetan inspiratuta\, familiek materialak berrerabiltzeko aukerak ikasiko dituzte\, eta birziklatutako materialekin sortuko dituzte beren instrumentuak\, ondoren horiekin musika egiteko.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nUrriak 24 — Paisaiak harrapatzen\nZer da paisaia bat? Ikusten dugun hori besterik ez? Bildumako piezetatik abiatuta\, parte-hartzaileek Euskadiko zenbait paisaia ezagutuko dituzte eta koloreekin\, formekin\, testurekin eta oroimenekin esperimentatuko dute euren paisaia artistikoa sortzeko.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nUrriak 31 — Buztin biziak!\nUhinak “erakusketa zeramikaren eta buztingintzaren mundura hurbiltzeko abiapuntua izango da. Bidean\, irudiz eta eszenaz apaindutako zeramiken beste adibide batzuk ere aurkituko ditugu. Amaitzeko\, zeramikak irudi dibertigarriekin eta collageekin apainduko dira.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAzaroak 7 — Egun batez zaharberritzaile Euskal Museoan\nParte hartuko duten familiak zaharberritzaile bihurtuko dira egun batez\, eta museoko piezak nola zaintzen eta zaharberritzen diren ikasiko dute. Ondarea kontserbatzeko materialak\, kalte motak eta irtenbide posibleak ezagutuko dituzte.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAzaroak 14 — Gure armarri familiarra\nMuseoko piezetan dauden armarri eta sinboloetatik abiatuko dira familiak eta horien istorioak eta esanahiak ezagutuko dituzte. Ondoren\, beren armarria diseinatuko dute\, koloreekin\, marrazkiekin eta irudikatzen dituzten elementuekin.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAzaroak 21 — Txikitelar\nEhungailua izango da abiapuntua ehunen mundura hurbiltzeko eta hariekin\, koloreekin eta testurekin esperimentatzeko. Familia bakoitzak bere ehuna sortuko du.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAzaroak 28 — Modelaketa-tailerra\n“Uhinak” erakusketa eta museoko bilduma baliatuko dira ur-lusuilen historiari eta horiek egiteko prozesuari buruz ikasteko. Parte-hartzaileek euren lusuila modelatu eta dekoratuko dute.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAbenduak 5 — Euskararen Tximeleta\nFamiliek gure kulturarekin eta tradizioekin lotutako euskarazko hitzekin jolastuko dute hitzekin eta mezuekin apaindutako tximeleta koloretsu bat sortzeko.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAbenduak 12 — San Tomas dator!\nSan Tomas azokaren jatorria eta bertan aurki ditzakegun produktuak ezagutuko dituzte jarduera honetan. Hala\, egun horrek landa- eta jai-tradizioekin duen lotura ikasiko dute.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nAbenduak 19 — Zein formarekin egiten du soinua zure ahotsak?\nFamiliak ‘Uhinak ‘erakusketatik abiatuko dira ahotsak\, oroitzapenak eta mugimenduak forma artistiko bihurtzeko moduak aztertzeko. Gorputzak\, argia\, itzalak eta soinua erabiliko dituzte ahotsa irudikatzeko eta irudi tridimentsional bihurtzeko.\nOrdutegia: 17:00-18:30\nHizkuntza: Euskara / Gaztelania\nAdina: 4-10 urte\nPrezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.\nINFORMAZIO PRAKTIKOA\n• Jarduera guztiak larunbatetan izango dira\, 17:00etatik 18:30era\, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta egongo dira.\n• Parte-hartzaile bakoitzeko bi euroko prezioa izango du\, eta gehienez hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean. Jardueran parte hartzeko taldeek gehienez heldu bat eta bi haur izango dituzte.\n• Erreserba egiteko\, joan Euskal Museoaren web-orrialdera (www.euskalmuseoa.eus) edo Museoko harrerara.\nProgramazio berri honekin\, Euskal Museoak familientzako proposamena zabaldu du\, eta museoaren ondarea eta bildumak belaunaldi berriei hurbiltzearen alde egin du\, euskal kulturari lotutako esperientzia parte-hartzaileen eta sortzaileen bidez.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-museoaz-familian-gozatzeko-jarduera-proposamen-berria-aurkezten-du-loturak-familia-programa/
LOCATION:Klaustroa. 0 solairua  
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-museoaz-familian-gozatzeko-jarduera-proposamen-berria-aurkezten-du-loturak-familia-programa/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
