BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10880@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20261108T190730Z
DTSTART:20261126T190730Z
DTEND:20261126T200730Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbaok Antzarra Zerumugan dokumentala proiektatuko du\, Lekeitioko antzar jokoaren historiari begirada bat
DESCRIPTION:Proiekzioa euskaraz izango da eta museoko erabilera anitzeko aretoan aurkeztuko da azaroaren 26an\, 19:00etan\nDokumentalak euskal kulturan sakon errotutako tradizio horren jatorria eta bilakaera aztertzen ditu\nSarreren prezioa hiru eurokoa da eta museoko web orriaren bitartez eros daitezke: www.euskalmuseoa.eus. Edukiera mugatua da\nBilbon\, 2026ko azaroaren 23an. Euskal Museoa Bilbaok Antzarra Zerumugan dokumentala proiektatuko du azaroaren 26an\, 19:00etan. Xabier Villalba Badiolaren dokumentala da\, eta Lekeitioko antzara jokoaren gakoei buruzko hausnarketa egiten du. Antzara jokoa Bizkaiko udalerri horretako ospakizun ospetsuenetako bat da.\nSaioa museoko erabilera anitzeko aretoan izango da. Jendeari tradizio horretara garai eta txoko askotatik hurbiltzeko aukera emango dio. Aldi berean\, historian zehar egin diren kontaketa ugaritara hurbiltzeko aukera ere izango dute.\nSinopsia\nLekeitiarrentzat antzara jokoa bat eta bakarra da munduan\, ez dauka parekorik. Baina horrela da benetan? Antzarra zerumugan dokumentalak hori argitzen lagunduko dizu. Antzar Egunaren inguruan sortu zaizkigun galderak erantzungo ditu edo agian gehiago sortuko ditu.\nAntzara jokoak garai eta txoko askotara ere eramango zaitu\, historian zehar egin diren kontaketa ugaritara. Antzara jokoak hainbat nortasun ditu zenbait lekutan\, Lekeitioko antzara jokoak bere nortasun propioa duen bezala.\nLekeitiarrentzat antzara jokoa ospakizun paregabea da munduan. Baina horrela da benetan? Antzarra Zerumugan dokumentalak zera proposatzen digu: tradizio honen historia ezagutzea\, jaia inguratzen duten galdera batzuk erantzutea eta mendeetan nola eboluzionatu duen aztertzea.\nDokumentazio historikoaren eta praktika horri lotutako pertsonen testigantzen bidez\, dokumentalak antzara jokoa beste leku batzuetan ere egin dela erakusten du. Gainera\, Lekeitioko tradizioak bizirik jarraitzea eta garai berrietara egokitzea ahalbidetu duten berezitasunak ere aztertzen ditu. Eraldaketa horien artean\, antzara mekanikoa sartu izana nabarmendu behar da\, animalia bizirik erabili gabe jokoa mantentzea ahalbidetu duen aukera.\nInformazio praktikoa\nData: 2026ko azaroaren 26a\nOrdua: 19:00Lekua: Euskal Museoa Bilbaoko erabilera anitzeko aretoan.\nSarrera: 3 euro.\nSarreren salmenta: www.euskalmuseoa.eus.\nEdukiera: mugatua.\nDokumentalaren fitxa teknikoa\nIzenburua: Antzarra Zerumugan.\nGeneroa: dokumentala.\nJatorrizko hizkuntza: euskara.\nIraupena: 62 minutu.\nZuzendaritza: Xabier Villalba Badiola.\nGidoia: Naia Laka Arrizubieta.\nEkoiztetxea: Traola Produkzioak S.L.\nBabesleak: Lekeitioko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.\nKolaboratzaileak: Antzar Batzordea eta Lea-Artibaiko Gurutze Gorria.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-antzarra-zerumugan-dokumentala-proiektatuko-du-lekeitioko-antzara-jokoaren-historiari-begirada-bat/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbaok-antzarra-zerumugan-dokumentala-proiektatuko-du-lekeitioko-antzara-jokoaren-historiari-begirada-bat/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
