BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-10972@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20261116T122341Z
DTSTART:20261128T183000Z
DTEND:20261128T193000Z
SUMMARY:Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du Fair Saturday mugimenduarekin eta Etxekalte taldearen kontzertu bat antolatuko du
DESCRIPTION:Etxekalte taldearen kontzertua.\n\nDatorren azaroaren 28an\, larunbata\, Museoak kultura eta elkartasuna uztartzen dituen nazioarteko jaialdian parte hartuko du.\nHartara\, Etxekalte talde bermeotarrak musika ikuskizun bat eskainiko du museoko klaustroan\, arratsaldeko 19:30etik aurrera.\nSarrera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Dena den\, ikuskizuna bukatzean\, entzuleek borondatezko dohaintza egin ahal izango dute. Bildutako diru guztia Ojos del Mundo deritzon GKEari bidaliko zaio.\n \nBilbon\, 2026ko azaroaren 27an. Bilboko Euskal Museoak bat egingo du Fair Saturdayrekin: kulturaren bidez\, partaidetza artistikoa eta elkartasuna sustatzen dituen mugimendu kulturala. Ekimen hori ardatz hartuta\, datorren azaroaren 28an museoak Etxekalte talde bermeotarraren musika ikuskizuna antolatuko du bere klaustroan. Proposamen horren helburua gazteak erakartzea izango da\, batik bat.\nKontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiko du\, ingurune ireki eta parte-hartzaile batean. Izan ere\, Euskal Museoko egitarauak bat egingo du jaialdiaren markoan antolatuko diren beste hainbat ekintza kulturalekin.\nSarrera doakoa izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko. Ikuskizuna amaitzean\, bertaratutakoek dohaintza boluntarioa egin ahal izango dute. Diru-bilketan lortutakoa Ojos del Mundori bidaliko zaio. Azken hori gobernuz kanpoko erakunde bat da eta zaurgarritasun egoeran daudenei begien osasunerako eskubidea bermatzeko lan egiten du.\n \nInformazio gehiago: Bilboko Euskal Museoa \nPrentsa eta Komunikazioa 944155423\nHelbide elektronikoa: prentsa@bbmuseoak.eus\n \n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbao-se-suma-al-fair-saturday-con-un-concierto-del-grupo-etxekalte/
LOCATION:Klaustroa. 0 solairua  
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/euskal-museoa-bilbao-se-suma-al-fair-saturday-con-un-concierto-del-grupo-etxekalte/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
