BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-11100@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20261127T014440Z
DTSTART:20261228T090000Z
DTEND:20261228T100000Z
SUMMARY:Haurrak euskal kulturara\, mitologiara eta Gabonetako ohituretara gerturatzeko helburua duen programazio berezia dakar Euskal Museoa Bilbaok
DESCRIPTION:Olentzero eta Mari Domingiren Gabonetako apaingarriak.\n\nBada\, Museoak hauexek antolatuko ditu: haurrentzako bi tailer eta familiei zuzendutako beste bat. Doako jarduera ireki horien bitartez\, Gabonetako oporrez gozatzeko aukera izango dute hala haurrek nola nagusiek.\nAldez aurreko izen-ematea derrigorrezkoa den tailerren kasuan\, sarrerak bi euro balio du pertsonako. Erreserbatu zure plaza esteka honen bitartez: www.euskalmuseoa.eus.\nAdin ezberdinetara egokitutako sormen-proposamenak barne hartzen ditu programazioak\, eta gai hauek izango ditu hizpide: Olentzero eta Mari Domingi\, Euskal Herriko ehun-ondarea eta mitologia.\n \nEuskal Museoa Bilbaok haurrentzako jarduerez osatutako programazio berezia prestatu du 2026ko Gabonetarako. Programazioaren xedea da haurrak euskal kulturara\, gabon-tradizioetara\, mitologiara eta artera gerturatzea partaidetzaz eta sormenaz baliatuta.\nProgramazioak bi motatako jarduerak proposatzen ditu: batetik\, publiko guztientzako jarduera irekiak eta doakoak (ez da beharrezkoa aldez aurreko izen-ematea). Bestetik\, adin ezberdinetako herritarrei zuzendutako jarduerak. Jarduerotan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta bi euroko sarrera ordaintzea. Hartara\, eskulanen\, jokoen eta sorkuntza-jardueren bidez\, euskal kulturako tradizio eta elementu adierazgarrienen berri izango dute etxeko txikienek.\n \nGabonez gozatzeko jarduera irekiak Euskal Museoan\nProposamen irekien artean\, abenduaren 14tik 24ra (Museoaren ohiko ordutegian)\, Euskal Museoak gutunontzi bat jarriko du eraikinaren harrera-lekuan\, haurrek Olentzerorentzako idatzitako gutunak bidal ditzaten.\nAbenduaren 23an\, ostera\, tailer irekien txanda izango da. Egun horretan zehar (10:00etatik 19:00etara arte)\, beraz\, haurrek Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak marraztu ez ezik\, jardueraren oroigarri horiek etxera eramateko aukera ere izango dute.\n \nEuskal tradizioak: sormenerako\, ikaskuntzarako eta aurkikuntzarako hiru tailer\nEuskal Museoak haurrentzako hiru tailer antolatuko ditu\, eta tailerrok euskal kulturari buruzko alderdiak ezagutzea ahalbideratuko die\, sormena landu bitartean.\n \nOlentzero eta Mari Domingiren Gabonetako apaingarriak\, abenduaren 28an\nOrdutegia: 10:00etatik 13:00etara.\nAdina: 6 eta 12 urte artean.\nHizkuntza: euskara.\nPlaza-kopurua: 20 lagun (nagusiek ez dute tailerrean parte hartzen).\nPrezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).\n \nJarduera honi esker\, partaideek Olentzero eta Mari Domingi sakontasun gehiagoz ezagutzeaz gain\, bi-bien ogibideen berri ere izango dute. Ondoren\, sormena eta material ezberdinak erabiliz\, haurrek gabon-apaindurak sortuko dituzte. Apaindura horiek etxera eraman ahal izango dituzte\, Gabonetako zuhaitza apaintzeko.\n \nGure Gabonetako zapia (familientzako tailerra)\, abenduaren 28an\nOrdutegia: 17:00etatik 18:30era.\nAdina: 4 eta 10 urte artean.\nHizkuntza: elebiduna.\nPlaza-kopurua: 15 lagun (nagusiek parte hartzen dutenez\, izena eman behar dute. Nagusi bakoitzarekin bi haur etor daitezke gehienez ere).\nPrezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).\n \nTailerrak Euskal Herriko ehun-ondarearen funtsezko pieza den zapiaren historiaren eta esanahiaren berri izateko aukera eskainiko du. Hala\, zapiak Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiekin\, herriko jaiekin eta dantza tradizionalekin duen lotura landuko da. Ondoren\, partaide bakoitzak bere zapia diseinatu eta apaindu ahal izango du. Horretarako\, zigiluak eta Gabonekin zein museoko bilduma-elementuekin lotutako irudiak baliatuko ditu.\n \nUrtarrilaren 4an | Ama Lurra eta eguzki-lorea\nOrdutegia: 10:00etatik 13:00etara.\nAdina: 6 eta 12 urte artean.\nHizkuntza: euskara.\nPlaza-kopurua: 20 lagun (nagusiek ez dute tailerrean parte hartzen).\nPrezioa: 2 euro pertsonako (izen-ematea: www.euskalmuseoa.eus).\n \nTailerrari hasiera emate aldera\, neguko solstizioari\, euskal mitologiari eta etxebizitzak babesteko erabili izan diren sinboloei buruz hitz egingo. Hala\, neska-mutilek eguzki-lorearen esanahiaren berri izateaz gain\, azken horrek sinesmenekin eta herri-ohiturekin duen harremana ere ezagutuko dute. Jarduera-praktikoa\, beraz\, norberak bere eguzki-lorea sortzean datza\, Gabonetako zuhaitza apaintzeko.\nInformazio praktikoa\nAldez aurreko izen-ematea derrigorrezkoa den kasuetan\, tailerrak bi euro balio du. Erreserbatu zure plaza Euskal Museoa Bilbaoren webguneko esteka honen bitartez: www.euskalmuseoa.eus.\nJarduera guztiak museoko instalazioetan egingo dira eta plaza-kopurua mugatua da\; hortaz\, programatutako tailerretan parte hartu ahal izateko\, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.\nGure Gabonetako zapia deritzon jardueran parte hartzeko\, laguntzaileek izena eman beharko dute\, eta\, gainera\, tailerrean parte hartu (nagusi bakoitzarekin bi haur etor ditzake gehienez ere). Haurrei zuzendutako gainerako tailerretan\, ostera\, ez da izena eman behar.\n \nInformazio gehiago:\nPrentsa eta Komunikazioa 944155423\nHelbide elektronikoa: prentsa@bbmuseoak.eus\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/haurrak-euskal-kulturara-mitologiara-eta-gabonetako-ohituretara-gerturatzeko-helburua-duen-programazio-berezia-dakar-euskal-museoa-bilbaok/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/haurrak-euskal-kulturara-mitologiara-eta-gabonetako-ohituretara-gerturatzeko-helburua-duen-programazio-berezia-dakar-euskal-museoa-bilbaok/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
