BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-5748@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260608T214508Z
DTSTART:20251023T160000Z
DTEND:20251023T170000Z
SUMMARY:Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko hitzaldiak eta familientzako tailer bat antolatu dituzte
DESCRIPTION:BERPIZTU. BERRIZTU EDO HIL\nHizkuntza: Gaztelania\nEz da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea.\n\nAurten\, Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioa egingo da Bizkaian. Ekimenaren baitan\, eraikin eta eraikuntzen bidez arkitektura ezagutzeko gonbita luzatuko da\, hor baitaude gordeta gure historia eta bizimoduaren ispilua eta motorra.\nBerreginen Museoak hitzaldi bat antolatuko du urriaren 23an\, museoak bere historian zehar bete dituen eta beste erabilera batzuetarako pentsatuta zeuden eraikinen inguruan hitz egiteko.\nGainera\, urriaren 11an eta 17an\, Museoko beirateak berregiteko aukera emango duen tailer bat eskainiko da.\nBere aldetik\, Euskal Museoak hitzaldi bat antolatu du gaur egun hartzen dituen eraikinen atzean dagoen historia ezagutzera emateko.\nBeste urte batez\, Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatuko dituzte. Oraingoan\, Bizkaian izango den jardunaldiak eraikin eta eraikuntzen bidez arkitektura ezagutzeko gonbita luzatuko du\, hor baitaude gordeta gure historia eta bizimoduaren ispilua eta motorra.\nBizkaiak iraganera begiratuko du etorkizunera pauso bat emateko. Horretarako\, ikuspegi berriak ireki eta gure kultur ondareak aurrean dituen erronken inguruan hausnartuko du.\n \nBERPIZTU. BERRIZTU EDO HIL\nHitzaldia\n1927an sortu zenetik\, Bilboko Berreginen Museoak\, beste erabilera batzuetarako sortu ziren hiru eraikin erabili ditu. Bi eskolek eta eliza batek hartu dituzte bere bildumaren molde-lanak ia ehun urteko ibilbide honetan zehar.\nGainera\, lekualdatze bakoitza erronka bat izan da\, desagerpena saihesteko bere burua berritzera behartua ikusi duen erakunde honentzat. Hitzaldi honen bidez\, museoak aurre egindako erronka horretara eta beste batzuetara hurbilduko gara\, eta ezagutu egingo ditugu bere hormei bizitza eman dieten anekdotak eta pertsonak.\nEz da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea edukiera bete arte.\nHizkuntza: Gaztelania\nData: Urriaren 23a\, osteguna\, 18:00etatik 19:15era.\nTokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).\nInfo: 94 415 02 31\n \nARGI BELOAK\nFamilientzako tailerra\n2016tik\, Berreginen Museoa kolorez betetako eliza batean dago. Argia beirateetatik iragazten da eta bilduma osatzen duten eskulturak margotzen ditu. Familientzako tailer honen bidez\, Mariaren Bihotzeko elizako beirateetako motiboak eta koloreak berregingo ditugu\, eta gurekin eraman ahalko dugu horien magiaren zatitxo bat.\nParte hartzeko aldez aurretik erreserba egin beharko da\, honako telefono-zenbaki honetara deituta: 94 15 02 31\nHizkuntza: Gaztelania\nData: Urriaren 11a\, larunbata\, 12:00etan (familientzako tailerra).\nUrriaren 17a\, ostirala\, 18:00etan (helduentzako tailerra).\nTokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).\nInfo: 94 415 02 31\n \nEuskal Museoa:\nESKOLATIK MUSEORA. XVII. MENDEA/XXI. MENDEA\nHitzaldia: Amaia Basterretxea\nEuskal Museoa eraikin-sare korapilatsu batez dago osatuta. Bakoitzaren istorioek\, mendeetan zehar elkarri lotuak\, aterpe eman zieten XX. mendearen hasieran egun Euskal Museoaren izenpean biltzen ziren bildumei.\nHitzaldi formatua izango duen iraganerako bidaia honen bidez San Andres eskolaren jatorrira bidaiatuko dugu eta\, ondoren Errukiaren Etxe Santuko zeramika-tailerretara\, María Muñozeko lantegira eta berriztutako museo-sarearen parte izango den eraikin berrira.\nEz da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea edukiera bete arte.\nHizkuntza: Euskara eta gaztelera.\nData: Urriaren 9a\, osteguna\, 18:00etatik 19:15era.\nTokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14).\nInfo: 94 415 02 31\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/bilboko-berreginen-museoak-eta-euskal-museoak-ondarearen-europako-jardunaldiak-ospatzeko-hitzaldiak-eta-familientzako-tailer-bat-antolatu-dituzte/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/bilboko-berreginen-museoak-eta-euskal-museoak-ondarearen-europako-jardunaldiak-ospatzeko-hitzaldiak-eta-familientzako-tailer-bat-antolatu-dituzte/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
