BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-5963@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260608T215202Z
DTSTART:20241006T080000Z
DTEND:20241006T090000Z
SUMMARY:Bilboko Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo ditu San Frantziskoko aztarnategian
DESCRIPTION:10:00etatik 14:00etara\n\nAurten\, Bizkaiko erakundea “obrengatik” lekualdatuko da eremu horretara\, eta\, bertan\, euskal tradizio hau jarriko du erakusgai: txikiteoa\nMuseoko bildumako piezen erakusketa\, musika edo/eta dastaketak izango dira programazio berezi honen osagarri\nJarduera guztiak doakoak izango dira\nEuskal Museoak honako hauexen laguntzaz egingo ditu jardunaldiok: Bilbo Historikoa\, Bizkaiko Txakolina eta Txikiteroak\n \n\nBizkaiko Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiek urrian 150 kultura- jarduera eskainiko dituzte 70 udalerritan\n“Ondarea bizirik\, patrimonio vivo\, patrimonio inmaterial” leloarekin\, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian\, urrian ospatuko den kultura programazioa.\nJarduera gehienak doakoak izango dira\, eta Ondarearen Jardunaldien katalogoan zehaztuko dira. Gainera\, agenda kontsultatu eta erreserbak egin daitezke online\, www.ondareabizkaia.eus webgunean.\n \nBizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Edizioan 150 kultura jarduera baino gehiago eskainiko dira lurraldeko 70 udalerritan. Euskara\, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak\, Leixuri Arrizabalagak\, ehun erakunde baino gehiagotako hainbat ordezkarirekin batera\, Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. edizioa aurkeztu du\, Bizkaian oso garrantzitsua den eta azken edizioetan Bizkaiaren izen ona sendotu duen ekimena.\nEdizio honen helburu nagusia da ohiturei\, ahozko adierazpenei\, usteei\, jaiei\, sukaldaritza arteei\, errituei\, ogibideei\, artisautza teknikei\, dantzei\, musikari eta jolasei lotutako kultura ondarearen balioa azpimarratzea\, lurraldearen nortasunaren parte baitira\, eta bizirik iraun dezaten\, zaindu eta babestu egin behar baitira.\nLeixuri Arrizabalaga diputatuak nabarmendu duenez\, jardunaldi hauek aukera paregabea eskainiko dute Bizkaiak duen ondare kulturalaren parte diren adierazpen kultural ugari eta baliotsuez gozatzeko\, zabaltzeko eta birsortzeko. Arrizabalagak adierazi duenez\, “ospakizuna aukera bikaina da Bizkaiko kultur ondare ez-material aberatsa nabarmentzeko eta zaintzeko”.\nDiputatuak\, gainera\, antolatzaileen lana goraipatu du\, eta azaldu du “jardunaldiak Bizkaian\, Europa mailan erreferente dira eta hori antolatzaileen aniztasuna\, ugaritasuna eta inplikazioa programaren ezaugarrietariko bat dalako da. Antolatzaileak programaren oinarria direla esan beharra dago\, eurek asmatu eta antolatzen dabe programa Aldundiren gidaritzapean.\nJarduera gehienak doakoak izango dira\, eta Ondarearen Jardunaldien katalogoan zehaztuko dira. Gainera\, agenda kontsultatu eta erreserbak egin daitezke online\, www.ondareabizkaia.eus webgunean.\n \nHainbat ekitaldi eta jarduera\n\n\n257 ekitaldiren bitartez 152 proposamen eskainiko dira\, eta hala\, edizio honek\, adin eta interes guztientzako hainbat jarduera izango ditu. Hitzaldiak\, solasaldiak\, erakusketak\, ogibide tradizionalen erakustaldiak\, bisita gidatuak\, ibilbideak\, antzezpenak\, tailerrak\, dastatzeak eta kontzertuak: laburbilduz\, urrian gozatzeko hainbat eta hainbat jarduera.\n\nBizkaiko kultura ondarea “bizirik” mantentzeko helburuarekin\, hedapen jardunaldi hauen antolatzaileak dira besteak beste udalak\, museoak\, turismo bulegoak\, interpretazio zentroak\, kultura eta gizarte elkarteak\, hezkuntza erakundeak eta partikularrak.\n \nBilboko Euskal Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du\, txikiteoari eskainitako omenaldiaren bidez\nTxakolinaren aztarnetan murgilduz:\nAurten\, Euskal Museoa “obrengatik” lekualdatuko da Mariaren Bihotza plazako aztarnategira\, eta Bilboko tradizio errotuenetako baten ospakizunarekin bat egingo du: txikiteoa.\nUrrian txikiteroen eguna dela-eta\, museoak txakolinarekin lotutako objektuen eta estanpen erakusketatxoa eskainiko du\; izan ere\, urriaren 6ko 18:30ean irekiko da. Euskal Museoko bildumakoak diren pieza guztiak Mariaren Bihotza plazako aztarnategian jarriko dira erakusgai. Horrez gain\, antzinako San Frantzisko komentuko aztarnak ere ikusi ahal izango dira bertan. Komentua XV. mendean eraiki zuten Infantzonatuko Mahastia izeneko lekuan\, hain zuzen ere.\nEra berean\, erakusketa dela-eta\, txakolinarekin eta txikiteroen egunaren ospakizunarekin lotutako zenbait jarduera egingo dira.\nLehenengo eta behin\, urriaren 6an\, abesbatza batek abestuko du San Frantziskoko aztarnategiko erakusketaren irekiera-ekitaldian. Horrez gain\, gidatutako bisitaldi txikia egingo da eremura\, eta\, egunari amaiera emateko\, kopa bat txakolin eskainiko da. Jende guztiarentzako ekitaldia izango da\, eta ez da aldez aurretik izena eman beharko.\nUrriaren 7an\, 12:00etan\, txakolin-dastaketa egingo da Bizkaiko Txakolinaren eskutik\, San Frantziskoko aztarnategian bertan. Doako jarduera izango da\, eta\, parte hartzeko\, aurretiaz eman beharko da izena 94 415 02 31 telefonoan.\nProgramazioaren osagarri\, Igel Tokako Txapelketa antolatu da aztarnategian\, urriaren 14ko 12:00etan. Izan ere\, trebetasun handia eduki beharra dago joko horretan aritzeko\, eta lotura handia dauka txikiteoaren kulturarekin. Parte hartu nahi duten guztiek 94 415 02 31 telefonoan eman beharko dute izena.\nEuskal Museoak honako hauexen laguntzaz egin ahal izan du hau guztia: Bilbo Historikoa\, Bizkaiko Txakolina eta Txikiteroak.\n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/bilboko-euskal-museoak-ondarearen-europako-jardunaldiak-egingo-ditu-san-frantziskoko-aztarnategian/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/bilboko-euskal-museoak-ondarearen-europako-jardunaldiak-egingo-ditu-san-frantziskoko-aztarnategian/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
