BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Euskal Museoa//Actividades//ES
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
BEGIN:VEVENT
UID:actividad-9820@www.euskalmuseoa.eus
DTSTAMP:20260626T201645Z
DTSTART:20260702T150000Z
DTEND:20260702T160000Z
SUMMARY:Lagunak topaketa esklusiboak
DESCRIPTION:Bilboko erraldoiak eta buruhandiak:\nLagunak kideentzako bisita esklusiboa (gaztelaniaz)\n\nEuskal Museoak berriro ireki ditu ateak\, erakundearentzat etapa berri baten hasiera markatzen duen berrikuntza arkitektoniko eta museografiko handinahi baten ondoren. Proiektuaren berrikuntzen artean\, nabarmentzekoa da Lagunak (Museoaren Lagunak) atal berrituaren aurkezpena\, Museoaren orainerako eta etorkizunerako funtsezko komunitatea baita.\nEuskal Museoak eta bere patronoek\, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak\, eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Lagunak osatzen duten guztiei. Haien konpromisoari eta ekarpenei esker\, Museoak aurrera egiten\, proiektu berriak garatzen eta euskal kultura-ondarea zaindu\, ikertu eta zabaltzeko misioa indartzen jarrai dezake.\nEsker on horren erakusgarri\, Museoak zenbait jarduera eta abantaila berezi diseinatu ditu Lagunak kideentzat. Horietako lehenengoa hauxe izango da: Euskal Museo berritura iritsiko diren aldi baterako lehen bi erakusketak ezagutzeko aukera emango duten bi topaketa berezi.\nBilboko erraldoiak eta buruhandiak\nLagunak kideentzako bisita esklusiboa\n\nUztailak 2\n17:00 (gaztelaniaz)\n18:00 (euskaraz)\n\nAukera paregabea da Museoko klaustroan instalatutako erakusketa gertutik ezagutzeko eta hiribilduko tradiziorik adierazgarrienetako batera hurbiltzeko.\nUhinak\nTopaketa Ra Asensi artistarekin eta erakusketaren komisarioa den Haizea Barcenillarekin\n\nUztailak 8\n17:00\n\nParte-hartzaileek Kukula gunean dagoen erakusketaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte bere sortzailearen eta komisarioaren eskutik. Topaketaren ondoren\, erakusketaren inaugurazioan parte hartu ahal izango dute. Zehazki\, egun horretan bertan egingo da\, 18:00etan\, Kukulan eta Museoko aire zabaleko terraza berrian.\nJardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako\, 94 415 54 23 telefonora deitu beharko da.\nProposamen horiek hasiera baino ez dira. Euskal Museoak jarraitu egingo du Lagunak kideei zuzendutako ekimen\, esperientzia eta jarduera esklusibo berriak bultzatzen\, xedea hauxe baita: Museoaren eta Museoa posible egiten laguntzen dutenen arteko lotura sendotzen jarraitzea.\nEskerrik asko Bilboko Euskal Museoko kide izateagatik.\n \n\nhttps://www.euskalmuseoa.eus/actividad/lagunak-topaketa-esklusiboak/
URL:https://www.euskalmuseoa.eus/actividad/lagunak-topaketa-esklusiboak/
END:VEVENT
END:VCALENDAR
