Berriak

GERNIKA 80 URTE GEROAGO

 

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean

Dokumental-hitzaldi zikloa bueltan da hirugarren urtez jarraian Euskal Museoan. Parerik gabeko materiala biltzen duten lau film proiektatuko dira, basakeria hori bizi izan zuten pertsona guztiei omenaldia egiteko


Deskargatu: Esku-liburuxka

Deskargatu: Egitaraua osoa


Apirilaren 27an eta maiatzaren 4, 11 eta 18an, Euskal Museoak erregistroa aldatuko du, eta zinema-areto bihurtuko da 19:30etik aurrera. Bertan, parerik gabeko materiala ikusi ahal izango da, Gernikako bonbardaketari buruz. Euskal historiaren zorigaiztoko gertakari honek 80. urteurrena beteko du aurten. Euskal Museoak antolatutako lau saioetan, hainbat gauza deskubritu ahal izango dira: ezbeharra gertatu osteko unean grabatutako irudiak, testigantzak, itxaropenezko mezuak eta Picassoren Guernica, Alain Resnais nazioarteko errealizadorearen ikuspuntutik. Horrez gain, hainbat pasadizo kontatuko dira, adibidez, Alemaniako laborategi bat Nemesio M. Sobrevilak Guernika filmerako 1937an grabatutako materiala desagerrarazten saiatu zela. Film hori, hain zuzen ere, lehenengo saioan ikusi ahal izango da. Sarrera doakoa izango da, leku-kopurua bete arte.

Alberto López Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariak izango da gidariak; pelikulak aurkeztu eta lau dokumentalen ondorengoko solasaldiak zuzenduko dituzte. Solasaldi horietan izango dira Pedro Olea zuzendaria, Mª Jesús Cava historialaria, Alfonso Carlos Sáiz de Valdivieso idazlea, José Ángel Etxaniz historialaria eta Vicente Palacio. Gainera, jardunaldi horiek omenaldia izango dira, 1937. urtean Gernikako (Bizkaia) bonbardaketa bizi izan zuten pertsona guztientzat.

 

Jarraian, Gernika, 80 urteren ondoren dokumental-zikloaren egitaraua:

 

1. sesioa: apriliak 27   |   osteguna 19:30   |   “GERNIKA, ARRAZOITUTAKO BONBARDAKETA”

Guernika (Nemesio M. Sobrevila, 1937 - 30 minpelikularen proiekzioa.

 

2 sesioa: maiatzak 4   |   osteguna 19:30   |   “GERNIKA, AHOTS SALATZAILEAK”

Gernikako txikizioa (Pedro Olea, 1979 - 14 min) film laburraren proiekzioa. "Ikuska" saileko 2. zenbakia. Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

 

3. sesioa: maiatzak 11   |   osteguna 19:30   |   “ETA GUERNICAREN ONDOREN...?”

Gernika (Iñaki Elizalde, 1993 - 15 min) film laburraren proiekzioa.

 

4. sesioa: maiaztak 18   |   osteguna 19:30   |    “GUERNICA, ARTEA EDO MITOA?”

Guernica (Alain Resnais eta Robert Hessens, 1950 - 15 min) film laburraren proiekzioa. Frantsesezko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. .

 

Beste edizio batzuetan izandako arrakastaren ondoren, Euskal Museoak espero du dokumental-ziklo hau ahalik eta jende gehienarengana heltzea. Izan ere, proiekzioek erakundearen funtsezko muinari eusten diote, hau da, euskal historia hedatzea eta bizitako uneak deskubritzea.