Berriak

Euskal Museoaren Klaustroa erabat argiztatuko da FRAKTALekin, Gau Zuria ospatzeko

 

Musikaz lagunduriko argi- eta proiekzio-ikuskizuna aukeratu du museoak, hiribilduaren urteurrena ospatzeko

Publikoa lanaren zati aktibo bihurtuko da, pieza paregabeak sortzeko

Gainera, ekitaldiak aukera emango du Museoaren bildumako piezak ikusgai dituen Bilboko leku paregabe honetaz gozatzeko

Edizio honetan, ekainaren 14an (ostirala) eta 15ean (larunbata) izango dira ikuskizunak, 22:30etik 01:30era

Sarrera doakoa izango da, leku-kopurua bete arte

 


 

Egun gutxi falta dira Bilbok Gau Zuriaz goza dezan. Ekitaldia Bilbao 700 Fundazioak antolatzen du, eta aurten hiribilduaren 719. urteurrena ospatzen du. Iaz gertatu zen bezala, Gau Zuria bi egunetan egingo da, ostiralean, hilak 14, eta larunbatean, hilak 15.

Euskal Museoa, aurtengo edizioan ere, egun paregabe honetaz gozatu nahi duten guztientzako elkargune gisa aukeratutako lekuetako bat da. Aurten, Museoko klaustro estaliak antzerki-erako FRAKTAL ikuskizuna hartuko du; argi, proiekzio eta soinuz egindako lana sortuko du, eta toki berezi honetako txoko guztiak argiztatuko ditu.

Performance honek proiekzio kubikoa marraztuko du klaustroaren hormetan, eta publikoa ere tartean nahastuko du. Irudiak ikuslea guztiz inguratuko du. Marra, kurba, forma geometriko eta forma organikoz beteko da klaustroa; mugimenduen bidez, kolorea aldatuko dute, eta espazio bitxi honetako bazter guztiak argiz beteko dituzte.

Publikoa lanaren zati aktiboa izango da, lehenengoz. Infragorri kamera baten bitartez, mapa bat lortuko da. Bertan, bertaratutakoek masa bat osatuko dute beraien mugimenduekin, eta horrek, besteak beste, ikuskizunaren une bakoitzean zein zenbaki edo kolore erabiliko den adieraziko du.

Azken finean, publikoaren presentziak matematika fraktala sortuko du, naturan dauden objektuak interpretatuz, forma organikoak marrazteko eta soinu-sentsazioak sentiarazteko. Matematika horrek amaigabeko portaerak eragiten ditu, pieza paregabeak sortzeko.

Ikuskizuna etenik gabe bisitatu ahal izango da, 22:30etik 01:30era. Doako ekitaldia da, eta Unamuno plazako sarreratik sartu beharko da.

Informazio gehiago jasotzeko, bisita ezazu: http://www.bilbao700.eus/es/evento/gau-zuria-2019/

Beharrezko datu guztiak eta programa osoa aurkituko dituzu bertan.

Goza ezazu Euskal Museoan 2019ko Gau Zuriaz! Argi-joko ikusgarria, leku paregabean.

Aukera galduko duzu?