Berriak

Euskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien erakusketa ikusteko bisita gidatuak egingo ditu abuztuan ere

 

Bizkaiko erakundeak jarduera hori eskainiko du hil honetan ere, uztailean izan duen harrera ona dela-eta

 

Abuztuaren 5, 8, 14, 16, 28 eta 30ean, bisitak euskaraz izango dira. Bestalde, abuztuaren 7, 9, 12, 26 eta 29an, bisitak gaztelaniaz izango dira

 

Adierazitako egunetan, 11:30ean hasiko dira bisitak, Euskal Museoan (Unamuno plaza 4). Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea

 

Bilboko Erraldoi eta Buruhandien historia kontatzeko doako bisita gidatuak izango dira

 


 

Euskal Museoan ikusgai dago, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean, ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketa arrakastatsua. Aurten, erakusketa inoiz baino indartsuago dator; izan ere, pertsonaia ezagunez gainera, hainbat berritasun daude.

Horietako bat uztailean iritsi zen: Euskal Museoak bisita gidatuak antolatu zituen, erakusketa hurbiletik ezagutzeko. Eta jarduera ezin hobeto hartu dute bisitariek. Horregatik, Euskal Museoak erabaki du abuztuan ere eskaintzea bisita gidatuak, Aste Nagusian izan ezik. Aipatutako egunetan, ikusleak Museora etorri ahal izango dira, Bilboko Erraldoien eta Buruhandien erakusketa ikusi eta haien historiaren berri izatera.

Abuztuaren 5, 8, 14, 16, 28 eta 30ean, bisitak euskaraz izango dira. Abuztuaren 7, 9, 12, 26 eta 29an, ordea, bisitak gaztelaniaz izango dira. Jarduera doakoa da. Lekua mugatua izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Parte hartzeko, aipatutako egunetan, Euskal Museoko hallean egon behar da, 11:30ean.

Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak hurbiletik ezagutu nahi dituzu, bisita gidatu eta guzti? Euskal Museoak horretarako aukera eskaintzen dizu abuztuan ere. Anima zaitez!