Berriak

Bilboko Erraldoi eta Buruhandiek sariak banatu dituzte Euskal Museoan

 

Los ganadores de los concursos celebrados en la institución vizcaína con motivo de la exposición de estos populares personajes han recogido sus regalos en un evento cargado de emoción y… ¡chocolate!

 


 

Euskal Museoak, Bilboko Gida Piratarekin, Lago kafetegiarekin eta Bilbao Historiko erakundearekin batera, bi lehiaketa antolatu ditu uda honetan Klaustroan ikusgai egon den Erraldoi eta Buruhandien erakusketarekin lotuta.

Euskal Museoan zozketa egin ondoren, irabazleen izenak jakinarazi dira, eta lehiaketako sariak banatu dira, Euskal Museoko Klaustroan egindako ospakizun txiki batean, erakunde babesleen ordezkarien eskutik

Ekitaldia amaitzeko, txokolatada handia eskaini da, Bilboko Zazpikaleetako Café Lagotik zuzen-zuzenean ekarrita. Arratsalde dibertigarri batez eta opari ugariz gozatu ahal izan dute irabazleek, euren senide eta lagunekin batera.