Berriak

“Zelan egiten zen?” Gabonetako haurrentzako tailerra, Bilboko Euskal Museoan eta Berreginen Museoan

 

Aukera honi esker, etxeko txikienak igeltsuaren eta buztinaren artisau bihurtuko dira

Abenduaren 26 eta 27an, Bizkaiko erakunde horiek gazteentzako jarduerez beteko dira, 10:00etatik 13:30era bitartean.

Horietan parte hartu ahal izango dute 6 eta 10 urte bitarteko haurrek

Tailerraren prezioa 5 €-koa da, haur eta egun bakoitzeko

Parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 94 415 31 23 telefonora deituta

 


 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak beste urte batez Gabonetako haurrentzako tailerra prestatu dute; aurten, “Zelan egiten zen?” du izena. Jarduera abenduaren 26an eta 27an izango da, 10:00etatik 13:30era bitartean, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei aukera emango die benetako artisau izateko ordu batzuez. Asmoa da igeltsuarekin eta galvanoplastiarekin egindako lana ezagutzea Berreginen Museoan, eta buztinarekin egindakoa, berriz, Euskal Museoan. Gainera, bi museoen bildumako lan batzuekin ere gozatu ahal izango dute.

 

Abenduak 26: Topalekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14)

Kopia-TU

Aurkezpen labur baten ondoren, igeltsua lantzeko tailer bat izango dute; Museoa bisitatuko dute, eta eguneroko txiki bat idatziko dute.

 

Azaroak 27 Topaleku Euskal Museoa (Uunamuno plaza 4)

Asma-TU

Aurreko egunean nola, lehenik egunaren aurkezpena egingo da. Ondoren, lanean hasiko dira buztin-tailerrarekin; jarraian, Museoko txoko berezienetako batzuk bisitatuko dituzte, eta, azkenik, festa bat egingo dute.

Familientzako tailer hau euskaraz izango da, eta etxeko gaztetxoek buztinarekin eta igeltsuarekin sortzea da asmoa, jolasaren bidez. Inspiratzeko, Euskal Museoaren eta Berreginen Museoaren bilduma zabala, klaustroa, Mariaren Bihotzaren eliza izandakoa, etab. izango dituzte.

Jardueran parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian, eta prezioa 5 € da, haur bakoitzeko eta egun bakoitzeko. Parte hartzeko, heldu batekin batera joan beharko dute haurrek; Museoan utziko du 10:00etan, eta 13:30ean joan beharko du bila.

“Zelan egiten zen?” Gabonetako tailerraren amaieran, festa bat egingo da, eta haurrek Gabonetako lagunekin ospatuko dute zenbat ikasi duten.

Zein dator museora Gabonez gozatzera? Haurrek jolasean eta leku paregabean ikas dezaten pentsatutako jarduera.

Animatu eta eman izena Gabonez museoan gozatzeko!

 

Oinarrizko informazioa

Haurrentzako Gabonetako tailerra

 

Eguna: 2019ko abenduaren 26a eta 27a. (Egun batean bakarrik joan daiteke, baina gomendatzen da bietarako izena ematea)

Ordua: 10:00etatik 13:30era

 

 

Lekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14) eta Euskal Museoa (Unamuno plaza 4)

Prezioa: 5 €, haur bakoitzeko eta eguneko

Hizkuntza: Euskara

Nahitaezkoa da aurrez izena ematea: 94 415 02 31