Bilduma Irekia > Azken sarrerak

Ricardo Bastida (Bilbao 1879-1953) arkitektoaren Bilboko etxeko altzariak, ehungintza-arreoak eta beste zenbait objektu

 

Multzoan, honakoak nabarmentzen dira:

-Etxebizitzako jantokia eta kabinetea osatzen zuten altzariak. Isidoro Guinea Zuazaga (Bilbao, 1893-1947) marrazkilari eta margolariak, Anselmo Guinearen semeak, diseinatu eta fabrikatu zituen 1931n.  Arlo profesionalean, barrualdeen dekorazioan eta altzarien proiekzioan aritzen zen, eta, 1930-31n, «El mueble de Guinea» enpresa sortu zuen, etxebizitzetarako eta lokal komertzialetarako konponbideak emateko asmoz. Modu paraleloan, besteak beste, Guimón, Bastida edota Smith arkitektoekin egin zuen lan, eta pintura apaingarria egin zuen beraientzat, bai eta euren proiektuen plano, altxaerak eta perspektibak ere.

-Euskadi, Espainia eta Europako ikuspegiak eskaintzen dituzten argazki eta postalen bilduma, eta irudiak hartu eta proiektatzeko tresnak eta makineriak, tartean linterna magikoa.

Eskuratutako Mota: Dohaintza, Eloisa Larrea Bastida. Bilbao, 2013, .
Zk.: 10/726 -10/836