Felix Borné Muruaga artxiboa
Jatorrizko marrazkiak (arkatzez, lumaz eta akuarelaz egindakoak), inprentako eta ediziorako materiala, eta ebakigarrien, pintatzeko koadernoen, kromo trokelatuen, ipuinen eta paper-azalez zein azal gogorrez egindako liburuen aleak, denak Felix Borné Muruaga (Bilbao, 1920-1973) marrazkilari eta ilustratzailearen jarduera profesionalarekin erlazionatutakoak.
Erregistratutako objektu gehienak 1970 eta 1980ko hamarkadetan jardunean egon ziren Bilboko hiru argitaletxerentzat egin zuen lanarekin daude erlazionatuta; hain zuzen ere, argitaletxe horiek Boga, Sima eta Orbe ziren, eta haurrei eta gazteei zuzendutako argitalpenetan zeuden espezializatuta.