Excelsior Hoteleko argazkiak, dokumentuak eta zenbait objektu, Bilbao
Klinkert familiaren jabetzakoak diren dokumentu pertsonal eta profesionalak, eta argazkiak. Hain zuzen ere, Klinkert familia zen gaur egun existitzen ez den Bilboko Excelsior Hotelaren jabea. Hotela gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza den eraikinean zegoen, eta Paul Klinkertek eta haren ondorengoek zuzendu zuten, 1939tik 1988ra.
Dokumentazioarekin batera, ostalaritza-jardueraren lekukotza diren beste zenbait objektu ere sartu dira; adibidez, mahai-tresnak, edontzi-azpikoak, hautsontziak, geletako giltzak…