Bilduma Irekia > Azken sarrerak

Zetazko xalak

Zeta naturalean egindako bost xal, koloretako hariz brodatutako lore eta txoriekin, eta litsez errematatuta. Era honetako xalak txinatarrak dira jatorriz; herrialde hartan, etxeak apaintzeko zintzilikari gisa erabiltzen ziren. Europara iritsi eta gero hasi ziren janzteko erabiltzen, eta litsak aberasteko erantsi zitzaizkien. Lan hori Manilan egiten zen; Filipinetako hiri horretatik ateratzen zen urtero Ekialdeko produktuak Acapulcora eramaten zituen galeoia, eta handik penintsulara iristen ziren.

Eskuratutako Mota: Dohaintza, Miren Josune Aurrecoechea Elosua, Bilbo. 2015, .
Zk.: 10/1367-10/1371