Liburutegia

Liburutegiaren egitekoa da Museoko bildumen gaineko dokumentazio eta kudeaketa lana erraztea bertako langileei, bai eta ikerlari eta adituei erraztasunak eskaintzea ere.

Fondo bibliografikoa, batez ere, Museoaren jardunarekin bat datozen gaien inguruko monografiaz eta serieko argitalpenez osatuta dago; horien artean, euskal kulturarako garrantzi handiko lanak daude.

Beste museo batzuekin eta kulturaren esparruko beste erakunde batzuekin argitalpenak trukatzen dira eta dohaintzak egiten dira, eta, modu horretan, erosketekin batera, fondo bibliografikoa apurka-apurka haziz doa.

Liburutegira dohainik sar daiteke, kontsultak aldez aurreko hitzordu bidez egiten dira, eta irakurketa aretoan egin daitezke, astelehenetik ostiralera. Ordutegia galdetu.

Tel.: 944 155 423 eta 944 169 246