Euskal Museoak ekainaren 3an irekiko ditu ateak. Pozik gaude berriro ere ongi etorria eman ahal izango dizuegulako eta gure erakusketez goza dezakezuelako.
Ordutegia aldatu egingo da ekainean, eta 11: 00etan irekiko da.
Edukiera %50ekoa izango da, norberaren maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da, museora sartzen diren pertsona guztiei tenperatura hartuko diegu eta beharrezko babes-elementu guztiak izango ditugu. Gainera, garbiketa- eta desinfekzio-lanak areagotu dira, eta gutxienez 2 metroko distantziari eutsiko zaio une oro. Dena bisitarien eta langileen babesa bermatzeko.
Zuen zain gaude.