Ostegunean, hilaren 19an, amaiera eman zion Euskal Museoak Bilboko historia nostalgiko eta sozialari eskainitako dokumentalen zikloari.
Bai joan den irailean abiatu ziren Bilboko txabolismo fenomenoan oinarritutako lau saioek, bai haien errepikapenek ikusle ugari bildu dituzte; izan ere, emanaldi guztietan bete da guztiz Kontsulatuko aretoa.
Gondra Barandiaran Fundazioko ordezkarien bisita jaso du Euskal Museoak. Aipatutako fundazioaren helburuetako bat da, oro har, arte ondarea eta, bereziki, Euskadiko eta Nafarroako artea zaintzea. Hain zuzen, fundazio horrek eman du Museoan gauzatzen ari diren obrak betearazteko beharrezko dirua.
Igela Manuela Kultur Elkartearen X.urteurrenaren ospakizuna dela eta, Zuberoako abesti eta kantu Tailerrean, Maddi Oihenart-en eskutik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Miren Josune Aurrecoechea Elosuak euskal kulturarekin lotura duten objektuen bilduma pertsonala utzi dio museoari. Gure hiriko Ibañez de Bilbao kalean zegoen “Artesanias Josune Esku Lan Eder” enkantean 20 urtez buru zela osatu zuen bilduma.
izan ere, jende ugari bertaratu zen "Bilbao?" eta "Ocharcoaga" filmak ikustera. Iragan mendean, hirurogeiko hamarkadan, Bilboko Abandoibarra eta Otxarkoaga auzoetan eraiki ziren txabolei buruzkoak ziren film horiek, hain zuzen ere.
Alberto López de Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariek eta Fernado Barrio...
KOLORE-LILURAK. EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN erakusketa berri eta koloretsua atzo inauguratu zen. Jende ugarik gozatu zuen umetan eta gaztetan erabiltzen zituzten argitalpenak eta jokoak gogora ekartzen, ikusgai zeuden objektuei begira.
Nekane Alonsok, Bilboko Kultura zinegotziak, aurkeztu zuen erakusketa, eta ekimenaren izaera emozional...