Berriak

Euskal Museoko Zuzendaria izandako KARMELE GOÑIK jaso du Bilboko Udalak Emandako "2015eko BILBOKO OSPETSUA" saria

 

Euskal Museoak bat egin nahi du "2015eko Bilboko Ospetsu" hautatuetako bat izateagatik Karmele Goñiri egindako zorion-adierazpenekin. Bilboko Udalak sari hori ematen die beren ibilbidean gauzak ondo eginez Bilboren izena zabaltzeko eta hedatzeko laguntza ematen duten pertsonei eta erakundeei.

 


 

Karmele Goñi sakon aritu da Etnografiaren arloan; Jose Miguel Barandiaranen eskutik hasi zen esparru horretan, eta bere bizitzan etenik gabe eta emankortasunez jardun du euskal kulturaren eta hizkuntzaren alde. 1980an Mario Grande jauna hil zenean, Museoa zuzentzeko eginkizunak hartu zituen bere gain. 1988an Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historiako Euskal Museoaren –gaur egun Euskal Museoa denaren– arduradun izendatu zuten era ofizialean, eta 1997ra arte eutsi zion horri, erretiroa hartu zuen arte, alegia.

Karmele Goñiren ondoan, hauek dira izendapena jaso duten beste bost lagunak: Bilbon oso ezaguna den Pastelerías Martina de Zuricalday gozotegia eta gozo-denda, Txetxu Rojo Athleticeko jokalari ohia, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa den Emilio Sagi, Last Tour Internationaleko jabe den Alfonso Santiago, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonei laguntza ematen dien Gorabide elkartea.

Zorionak guztiei, Euskal Museoaren partez.