Berriak

Ruta Quetzal ibilbidearen 29. edizioko 70 gazte espedizionarioek Euskal Museoa bisitatu dute.

16 eta 17 urte bitarteko gazteak, motxilak lepoan, ikusioz gainezka, Euskal Museora iritsi ziren, Peruko lurretan izan ondoren; izan ere, ekainean izan ziren Perun, “Amazonas ibaiaren iturriaren bila. Kondorren dantzaren misterioa”, edizio honetako lelopean.

 


Aukera izan genuen bizi izandako anekdotaren bat kontatzeko; adibidez, zer sentitzen den 5.170 m-ko garaieran egotean, munduko ibairik luzeenaren, hau da, Amazonas ibaiaren iturritzat hartzen den lekura heltzeak ematen duen poza eta nekea. Eta batez ere, herrialde eta kultura desberdinetako 200 pertsonarekin bidaiatzeak eta jaioterritik hain urrun dauden lekuak bisitatzeak dakarren esperientzia positiboa.