Berriak

Erraldoiak dantzatuz!!

Hirurogeita hamar neska-mutikok baino gehiagok aukera izan dute jakiteko zer sentitzen den erraldoiak “dantzatzean”, beraien gonapeetan sartzean, erraldoiak altxatu eta dultzainaren eta atabalaren soinupean dantzatzean. 


Hasieran, figuren tamaina ikusita, parte-hartzaileak mesfidati egon dira, baina gero harro sentitu dira, museoko klaustroan trebe mugitzeko gai izan direla ikustean. ONDALAN Konpartsak zuzendutako Erraldoien dantza-eskolak arrakastaz bete du ekimen hau, aipatutako pertsonaia sinbolikoak txikienengana gehiago hurbildu nahian. Eskerrik asko denoi, ekimen honetan parte hartzeagatik.