Berriak

"Aste Nagusiko kartelik onena aukera ezazu" lehiaketaren zozketa

Uztailean eta abuztuan, Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak erakusketaren inguruan, Euskal Museoak eta La Guía Piratak antolatutako “Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketan, 868 pertsonak bozkatu dute; 258 boto posta elektronikoaren bidez jaso dira, eta, gainerako 610ak, erakusketaren hautestontzian.

Aste Nagusiko kartekil arrakastatsuena 2008. urtekoa izan da: "0 urtetik 100era bitartean” du izenburua, eta José Antonio Arrieta Puente & D-T- Creativos (David Tazueco & Borja del Río) dira egileak. Guztira, 86 boto jaso ditu: 22, posta elektroniko bidez, eta, 64, Museoko hautestontzian. 

 


Irailaren 19an egindako zozketan, kartel irabazlearen alde jasotako boto guztien artean, José Alberto Pérez Martinez jauna (Loiu-Udaloste Laguntza Zentrokoa) izan da irabazle.

Saria 1978. urteko lehen Aste Nagusiko kartel originala,  Juan Carlos Eguillorren jatorrizko lana, eta Museo honetan bertan 1990ean Bilboko Aste Nagusiari buruz egin zen lehenengo erakusketa mundialaren katalogoa da. Saria Irailaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean emango da Bilboko Euskal Museoan.

Don Manuel gozotegia ere han izango da, eta Bilboko baldosaren tarta zoragarri bat dastatu ahal izango dugu.