Berriak

Loiu-Udaloste Laguntza Zentroan bizi den José Alberto Pérez, "Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketako irabazlea

Loiu-Udaloste Laguntza Zentroan bizi den José Alberto Pérezek irabazi du uztailean eta abuztuan zehar La Guía Piratak eta Bilboko Euskal Museoak antolatutako “Aste Nagusiko kartelik onena aukeratu ezazu” lehiaketa.

 


Saria (Bilboko baldosa irudikatzen duen tarta, Pilota Jokoari buruzko katalogoa eta kamiseta bat) atzo (osteguna, irailak 25) eman zioten La Guía Piratako Marino Monterok eta museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarzak, 17:30ean, Euskal Museoko Hallean.

Don Manuel gozo-dendak sariaren tarta eman du dohaintzan, bai eta saria banatzeko ekitaldira joan ziren guztiek dastatu zutena ere.