Berriak

Unamunoren Jaiotzaren Ospakizuna Euskal Museoan

Lagun talde handia elkartu zen Euskal Museoan, Miguel de Unamuno jaunaren jaiotegunaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldian; izan ere, atzo, astelehenean, irailaren 29an, inauguratu zen haren gaineko erakusketa.


Eguerdian inaugurazio instituzionala izan zen. Bertan, Bilboko Udaleko ordezkariek hartu zuten parte, José Luis Sabas bozeramaile zela; hain zuzen ere, Jone Unzueta, Eduardo Maiz, Oihane Agirregoitia, Beatriz Marcos eta Melchor Gil izan ziren ekitaldian.

Familiaren aldetik Unamunoren iloba Ramón eta Pablo izan ziren, euren emazte Begoña Lumbreras Krauel eta Josefa Bustos Valientek lagunduta.

Abenduaren 31ra arte gure aretoetan ikusgai izango den erakusketaren produkzioaren jabe den Salamancako Unibertsitateak Mariano Esteban de Vega errektoreorde jauna bidali zuen; unamuniar aitortua izanik, filosofoaren irudiaz aritu zen, hala alderdi salamancarretik nola Bilbon izandako bizitzari dagokionez.

Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarzak egin zien harrera guztiei.

Arratsaldeko ospakizuna informalagoa izan zen; museoaren 60 lagun baino gehiago bildu ziren, eta erakusketaren lehenengo bisita gidatua egin zuten, interes handiz. Mariano Esteban de Vega errektoreordea, Udaleko Jone Unzueta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Langileriaren Kudeaketa zuzendari Konrado Mugertza ere ekitaldian izan ziren.

Guzti-guztiei eskertu nahi diegu parte hartu eta lagundu izana. Eskerrik asko.