Berriak

"Ahaztutako garaiak" dokumentalaren proiekzinoa

Ahaztutako garaiak – Tiempos olvidados dokumentalak migrazioaren eta Euskadirako itzuleraren iraganaren eta orainaren aniztasuna eta konplexutasuna erakusten ditu, 24 pertsonaren lekukotasunen bidez. Beste garai batzuetako oroitzapenen paisaietan murgiltzen gaitu, ahazturen eta oroitzapenen mugetan.
 

 
Dokumentala Euskal Museoan proiektatuko da 2014ko abenduaren 19tik 2015eko urtarrilaren 31ra, egunero, 12:00etan eta 18:00etan.
 
Era berean, Ondare Bizia: Euskal Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Giza Eskubideen Institutuak lideratzen duten ikerketa proiektuaren lineako plataforma bisitatzera gonbidatzen zaituztegu: www.ondarebizia.deusto.es
 
 
LogoUD  Bizkailab  Bilbao  Euskal Museoa