Berriak

Inauteri parte-hartzaile eta anitzagoak

Gaur izan da, Euskal Museoan, otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko diren 2015eko Inauterietarako jarduera-egitarauaren aurkezpena. 


Deskargatu: 2015eko ARATUSTEAK EGITARAUA


Aurten, Bilboko Udaleko Jai Batzorde Mistoaren helburua da parte-hartzea handiagoa eta anitzagoa izatea, eta, horretarako, esku izan dituzten baliabide guztiak jarri dituzte, helburua betetzeko asmoz.

Gainerako zinegotziek lagunduta, Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek esan duenez, egunero izango dira jarduerak, baina larunbatean, otsailaren 14an, izango dira ekitaldi gehien, eta, gainera, oraindik sorpresa bat baino gehiago izango da.

Aprobetxatu dezagun aukera, eta egin dezagun bat jaiarekin.