Berriak

HITZALDIA "The Sportswomen: zerotik infinitura" | Ernesto Díaz

 

Ekainak 11 | 19:00etan | Bilboko kontsulato aretoan (3. solariua)

Gazteleraz. Sarrera dohan. Leku mugatua.

 

Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco |  Plaza Unamuno, 4. 48006 Bilbao  | Metro Casco Viejo (Unamuno helmuga)


Ernesto Díazek, 1945ean jaio eta kirol-arloko kazetaritzan 52 urte eman dituen bilbotarrak, XIX. mendeko azken urteetara eramango gaitu, zorotzat hartu eta geroago garai haietarako aurreratutzat hartutako emakume talde haren historia kontatuz; izan ere, emakume haiek emakumezkoen kirolaren garapenaren ernamuina izan ziren. Emakume haiek, gehienbat, goi-mailetako klubetako bazkideen emazte gisa hasi ziren “sport”-ean. Egoera horrek ez zeukan batere zerikusirik gaur egunekoarekin; izan ere, gaur egun, emakumeek onarpen zabala daukate komunikabideetan, haien kirolak erakarri egiten du eta kalitatea dauka, eta “polita eta tentela” bezalako hitzetatik edota edertasunaren salgai huts gisa hartzetik oso urrun daude. Erakutsiko digu emakume hauek Kirolean izandako proiekzioa “zerotik infinitura” abiatu zen kohete baten parekoa izan zela.

Ernesto Díazek zehaztasun handiz hitz egingo digu gertaera horiei buruz, gai honen inguruko ezagutza sakona baitu, bai eta adierazkortasun handia ere.