Berriak

Hitzordua modarekin, Euskal Museoan

Atzo, ostegunean, maiatzaren zazpian, “La Encartada: Moda eta Tradizio Garaikideko Topaketak” ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena eta inaugurazio ofiziala egin ziren Euskal Museoan. Erakusketa Enkarturrek antolatu du, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.


Erakusketa Enkarturrek antolatu du, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Goizean, Imanol Pradalesek, Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, Sorkuntzaren eta Diseinuaren industriaren garrantziaz eta Bizkaian abiarazitako proiektuez hitz egin zuen, eta berarekin batera izan ziren Alberto Etxebarrieta “Sinpatrón” diseinatzailea, Balmaseda eta Gueñesko alkateak, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko gerentea, eta Laboral Kutxaren ordezkaria. Era berean, esan zuen, une honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dituen 92 proiektuetatik 36tan, moda dela ardatza.

Aitor eta Gorka Antxia diseinatzaile gazteek egindako modeloetako batzuk presente egon ziren ekitaldian, arratsaldean klaustroan ikusgai jarriko zenaren aurrerapen gisa.

Arratsaldean, inaugurazio ofiziala egin zen, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza buru zela; ondoren, jai jendetsua ospatu zen, eta, bertan, Bizkaiko moda sektorearen ordezkaritza zabala elkartu zen. Klaustroan, dronekin egindako bideo bat proiektatu zen, zeinetan Bilboko bihotza merkataritza-ekosistema bizi gisa erakusten baitzen. Gainera, Fashion Films-en irudien aukeraketa bat ere eskaini zen. Panduro Djs bikoteak girotu zuen ekitaldia.

María Clé eta Aitor eta Gorka Antxia euskal diseinatzaileek egindako zenbait instalazio artistikok kolorea eman zioten museoko klaustroari, eta bertaratutakoak liluratuta geratu ziren artista horien lanarekin. Moda erakusteko modu desberdina, desfileen alternatiba gisa.

Zalantzarik gabe, aisialdiaz gozatzeko modu atsegina izan zen.