Berriak

Museoen Nazioarteko Egunak 2015 arrakasta handia izan du bisitarien aldetik

1.200 pertsona inguru etorri ziren museora, hain egun berezia ospatzeko asmoa zuten hiru egunetan. Hain zuzen ere, egun horren inguruan, mundu osoko museoek ateak irekitzen dizkiete bisitariei, bertako bildumez gozatu dezaten.


Euskal Museoak, atsegin handiz, urteak daramatza proiektu honetan kolaboratzen, eta, oraingo honetan, ongietorria eman genien gu bisitatzera etorri nahi izan zuten guztiei; izan ere, doako sarrera eskaini zen hiru egunetan. Gainera, opari txiki bat eman genuen, museoko jokoen eta jostailuen katalogo bat, eta umeei zuzendutako jarduera bat ere antolatu genuen. Gidari bat eta emakumezko bi aktore arduratu ziren familientzako tailerraz, eta txikienak pozarren ibili ziren. Ez eurak bakarrik: egiaztatu ahal izan genuenez, nagusiek ere ederto pasatu zuten. Jolas elkarreragilearen bitartez, iraunkortasunaren gaia azpimarratu nahi izan zen, bai eta horrek gure munduan duen eragina ere.

Eskerrik asko guzti-guztioi, egun honen ospakizunean gurekin batera egotearren.