Berriak

Euskal Museoa Nestor Basterretxearekin

Intxixu eskultura, Bilboko Arte Ederren Museoarena eta, gaur egun, gure Museoan gordailuan dagoena, Arte Ederren Museoak Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) eskultoreari eskainitako erakusketan dago ikusgai une honetan; aipatutako erakusketa otsailaren 25ean inauguratu zen.


Argazkian, Nestor Basterretxea, Javier Viar, Arte Ederren Museoko zuzendaria, eta Gorka Martinez, BBK Fundazioaren zuzendaria, Intxixu obraren aurrean. Artelana 2 metro luze da, brontzez eginda dago, eta bere serie Kosmogonikokoa da. Eskultura Bilboko Kale Nagusian egongo da ikusgai, maiatzaren 19an erakusketa ixten den arte