Berriak

EUSKAL MUSEOKO KLAUSTROAREN OBRAK HASIKO DIRA

Bilboko Euskal Museoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, obrak hasiko ditu museoko klaustroan, Gondra Fundazioak egindako ekarpenari esker.

Obren helburua Mikeldiko idoloak duen hezetasuna murriztea da; hain zuzen, kapilaritateagatiko hezetasunaren igoera murrizteko egingo dira.  Izan ere, Mikeldiko eskultura klaustroaren erdian dago.

Obrak irailaren 22an hasiko dira, eta urte honen amaierarako bukatzea espero da. Denbora-tarte horretan, ezin izango da klaustroa bisitatu.