Berriak

Bizkaitar Entzutetsuen Galeria bildumarena den José Orbegozoren erretratuaren dohaintza

Pertsonaia Herrikoiak erakusketaren ondorioz, eta jatorriz Bizkaitar Entzutetsuen Galeria bildumari zegozkion koadro batzuk ez zeudela jakinarazi ondoren, Rafael Orbegozo Guzmán jaunak dohaintzan eman dio Museoari bere birraitona José Orbegozoren erretratua. Koadroa aipatutako bildumari dagokio, eta Tavira Galerian ikusgai egon zenean erosi zuten, 1967an. Erretratua Julio Moisés Fernández de Villasante pintoreak egindakoaren kopia da eta originala Bilboko Iberdrolaren egoitzan dago.


José Orbegozo y Gorostegui jaun ingeniaria (Donostia 1870 - Kreuzlingen 1939) Saltos de Duero izenarekin ezagutzen zen Sociedad Hispano-Portuguesa de Transportes Eléctricos sozietatearen bazkide fundatzaileetako bat izan zen 1918an. Ibaia osorik aprobetxatzeko proiektuaren arduradun izanik, Orbegozo ingeniari buruak presaren, zentralaren, garraio lineen eta azpiestazioen lanak zuzendu zituen, eta Alfontso XIII.a erregea, Primo de Rivera jenerala edo Indalecio Prieto bezalako pertsona ezagunek goraipatu zuten, izan ere, jakitun ziren proiektuaren garrantziaz, artean Europako instalazio hidroelektrikorik handiena baitzen. Saltos del Duero eta Hidroeléctrica Ibérica elkartu egin ziren 1944an, eta Iberduero eratu zuten. Bilboko Euskal Museoak eskerrak eman nahi dizkio Rafael Orbegozo Guzmán jaunari, bere eskuzabaltasunagatik.


Aldibaterako Erakusketara lotura