Berriak

2015 OEJ | Neska-mutilak eta burdina, Euskal Museoan antolatutako familiako tailerraren protagonistak

Ikasle talde handi batek eta euren familiek Museoak prestatutako tailerrean hartu zuten parte, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.


Gymkanan parte hartu zuten pertsonek, taldetan banaturik, ibilbidea egin zuten museoko aretoetatik: lehenik eta behin, lurraldeko meategi nagusienen kokapenari erreparatu zioten Bizkaiko maketan, eta, ondoren, haien eskura jarri ziren mineralak aztertu eta ukitu zituzten. Detektibe adituen gisara, materialen testurak lupaz aztertu zituzten, eta ondo baino hobeto pasatu zuten, material horiekin egin zitezkeen objektuak asmatzen. Erabili zituzten imanek neska-mutilen arreta erakarri zuten, metalari nola itsasten ziren ikustean.

Azkenik, burdinaz egindako erakusketako hainbat objektu behatu zituzten. Ondorioz, galdera asko eta asko sortu ziren; izan ere, taldekide askok ez zekiten objektuetako batzuk zer ziren.

Umeen berezko jakingura eta jolasean egin zituzten barreak nabarmendu ziren, Museoaren ohiko bisitarien aldean.

Beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiek oso balantzea positiboa izan dute.