Berriak

OLENTZERO EUSKAL MUSEORA HELDU DA, ILUSIOZ ETA ITXAROPENEZ GAINEZKA

2015ko Abenduak 22

Olentzero Euskal Museora heldu da gaur, eta, bertan, Bilboko Udaleko Jaien zinegotzi Itziar Urtasunek egin zion harrera. Ekitaldian, datozen egun eta gauetan egin beharreko zeregin guztien berri eman zuen.

Hitzordu ugari ditu agendan, adibidez, kaleko desfileak eta abenduaren 24an, ostegunean, Arriaga Antzokian izango den harrera.


Umeei, opariei eta jaiei buruz mintzatu zen Olentzero, baina gai serioagoen inguruan ere hitz egin zuen, hala nola, klima aldaketaren eta pertsona behartsuenen arazoen inguruan.

Keinu egin zien bertaratu ziren guztiei, eta jai hauetarako dituzten desioei buruz galdetu zien.

Ekitaldia amaitzeko, berariaz prestatutako gosaria eskaini zitzaion gonbidatu nagusiari: txokolate beroa eta gaileta gozo-gozoak.

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu guztioi!!