Berriak

ERRALDOIEN DANTZA ESKOLA 2016

 

 

ONDALAN Erraldoien Konpartsak bere Dantza Eskola eramango du uztailaren hiru ostegunetan Euskal Museoko Klaustrora. Bertan, 6-15 urte bitarteko umeek euren neurrira egindako Erraldoiak dantzatzen ikasiko dute gaiten doinuarekin. Etxeko txikienetarako marrazkiko eta pinturako, txapak egiteko etab. tailerrak antolatuko dira. Zain gaituzue!

Aurten Ondalanek hogei urte (1996-2016) betetzen ditu Bizkaian Erraldoien tradizioaren berreskuratzeko lanean. Zorionak!

 


 

Egunak: 2016ko uztailak 14, 21 eta 28.

Ordua: goizeko 11etan.

Iraupena: 2 ordu.

Lekua: Euskal Museoko klaustroa. Sarrera Gurutze kaletik

Adina: 6-15 urte. Adinaren arabera bi lan talde antolatuko dira; 6-10 urte eta 11-15 urte

Plaza kopuru mugatua dago. Aurreko izen-ematea naitahezkoa da. Gehienez 20 ikasle onartuko dira saio bakoitzean. 

Inskripzioaren prezioa: 3 €

 

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 

 

Plaza Unamuno, 4 - 48006  |  Gurutze kalea, 4 - 48005  BILBAO

Tel 94 415 54 23  |   Fax 94 478 06 08

www.euskal-museoa.org   |   museoa@euskal-museoa.org

Metro: Casco Viejo (Unamuno helmuga)