Berriak

Objektuen bidez ikasten

Ekainaren 12an, Bilboko Eskurtze Institutuko 8 ikaslez osatutako talde batek modu aktiboan hartu zuen parte Euskal Museora egindako tailer-bisita batean.


Ekimenaren helburua zen Institutuko Lan Ikasketarako Gelako ikasleak artzaintzaren mundura hurbiltzea, bisita gidatu batekin eta tailer batekin. Modu horretan, artzainek mendez mende erabili izan dituzten objektuak (kaikua, karraka, alboka...) ikusi eta ukitu ahal izango zituzten. Era berean, museoko ibilbidean itsuentzat jarri diren informazio panel berriak erabili ahal izan zituzten.