Berriak

Euskal Kostaldearen Museoen Eguna. Ekainak 22, 23

Datorren ekainaren 22an eta asteburu osoan Euskal Museoak, Euskal Kostaldeko Museoen eguna ospatzen du ate ireki eguna antolatuz. Helburua museoaren itsas ondarea jendearen artean zabaltzea eta hedatzea da eta horretarako museoak jarduera ezberdinak proposatzen ditu.


Aurten Euskal Kostaldeko Museoen Sareak txartel berria aurkeztu du. Txartela, sarearen partaidea den Euskal Museoan lortu daiteke eta kostaldeko ekipamenduetako abatailak jasotzeko balio izango du. Txartela baieztatzeko formulario bat bete behar da eta Museoak txartelan zigilua jarri ondoren prest egongo da gainerako museoetako jardueretan parte hartzeko.

EUSKAL MUSEOAREN JARDUERAK:

MUSEORA SARRERA 2 X1 Noiz: Ekainak 22 eta 23 (gainontzeko egunetan, 50%ko deskontua egingo da). Ordutegia: Ekainak 22: 11:00-17:00 / Ekainak 23: 11:00-14:00 

BISITA GIDATUAK DOAN Gaia: Itsasoa eta Artzantza Noiz: Ekainak 22 Ordutegia: 11:30 euskaraz / 13:00 gazteleraz 

PINTXO POTE “Eskina Kasko” kultur Elkartearekin elkarlanean Sarrera baikoitzeko pintxo-pote bat doan. Non: Eskina Kasko Kultur Elkarteak osatzen duten tabernetan. -Unamuno Plaza: Gelktoki, Bacaicoa -María Muñoz kalea: Baste, Aitxiar, Muga, Lau Anaiak -Iturribide kalea: Fermin, Gayarre, Iru Anaia, Naikari

BOOKCROSSING “Eskina Kasko” kultur Elkartearekin elkarlanean Euskal Museoak argitaratutako 5 liburu ezberdinak lagako dira “Eskina Kasko” Kultur Elkarteak dituen aretoetan.


Informazio gehiago: Egitaraua 2013

Informazio gehiago: Txartel Berriaren abantailak

Informazio gehiago:BookCrossing