Berriak

GAUZURIA, GAU MAGIKOA EUSKAL MUSEOAN

2.500 lagunek baino gehiagok bisitatu gintuzten hain gau berezian. Bertan, Manuel de Blasen ahots liluragarriak pasioz errezitatu zituen Shakespeareren bertsoak, eta giro horrek sortutako epeltasuna gure museoko klaustroan barrena transmititu zen. Ikus-entzuleen txaloek agerian utzi zuten aktorearen maisutasunak eragina izan zuela beraiengan. Mikeldia inguratzen duten arkuetan jarritako kandelek itzalez eta argiz osatutako giro magikoa sortu zuten, eta horrek iraganeko garaietara eraman gintuen.