Berriak

ERRALDOIAK / GIGANTES / GIANTS liburua aurkeztu da Euskal Museoan, haurrei Bilboko pertsonaiarik ospetsuenen historia hurbiltzeko

 

Álex Orberen ilustrazioak eta Begoña Elorrieta idazlearen testuak daude argitalpenean

Erraldoiak / Gigantes / Giants Bizkaiko Foru Aldundiaren IPUINAK bildumako hirugarren liburua da

Bilboko Udalaren Erraldoiek bizitza hartzen dute liburuan, eta ikusgai egongo dira udan Bizkaiko erakundean

Liburua Euskal Museoan, Elkarren edo Aldundiaren liburu-dendan eros daiteke, 8 euroan

Aurkezpenean izan dira: Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia; Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia; Sorkunde Aiarza, Euskal Museoko koordinatzailea, eta liburuaren egileak.

 


 

Euskal Museoan, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean, ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ aldi baterako erakusketa dago ikusgai, Bilboko Udalaren jabetzako pertsonaiarik ospetsuenez gozatzeko erakusketa. Oraingoan, erakusketaz gainera, Erraldoiak/Gigantes/Giants liburuaren aurkezpena ere izan dugu. Bertan izan dira: Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia; Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia; Sorkunde Aiarza, Euskal Museoko koordinatzailea, eta Begoña Elorrieta eta Álex Orbe, liburuaren egileak.

Argitalpen hau Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen duen IPUINAK bildumako hirugarren liburua da. Bilduma 2017an sortu zen, eta, hiru hizkuntzatan —euskara, gaztelania eta ingelesa—, Bizkaiko herri kulturako, mitologiako edo folkloreko eta Bilboko Aste Nagusian halako garrantzia duten pertsonaiak hurbiltzeko xedea du. Lehena Gargantuari buruzkoa izan zen, Gargantua txapeldun izenekoa. Mikel Gil Sojok idatzi zuen, eta Andrea Alonso Vargasek egin zituen ilustrazioak.

2018an, Marijaia argitaratu zen, Bilboko jaietako erreginari buruzko lana. Idoia Barrondok idatzi zuen, eta Nuria Hacherenak ziren ilustrazioak. Arrakasta handia izan zuen Bilboko jaietan, Aste Nagusiko pertsonaiarik maiteenak zituen koloreak zirela-eta.

2019an, pertsonaia nagusi bakarra izan ordez, hainbat izango dira, eta guztiz ezagunak dira Bilbon: Bilboko Udalaren Erraldoiak. Horretarako, Begoña Elorrieta idazlearengana eta Álex Orbe ilustratzailearengana jo, eta hirugarren liburua sortu dute. Album ilustratu honek gazte bi ditu protagonista, eta konturatu dira Euskal Museoko erraldoiak bizirik daudela.

Hala, Bilboko Euskal Museoko hainbat txoko esanguratsu, esate baterako, Klaustroa, liburuan daude irudikatuta. Bilboko Erraldoiak museoaren gune guztietan ibiliko dira orrialdeetan zehar, haien historia kontatzeko, eta gazteenei aukera emango zaie hori hurbiletik ezagutzeko.

Hiru liburuak, bakoitza 8 euroan, Bilboko Euskal Museoan (Unamuno plaza 4), ELKAR dendetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren liburu-dendan eros daitezke.

Bilduma honen ezaugarri nagusia zera da: euskal kultura, folklorea eta mitologia gazteei edo turistei helarazteko balio izateaz gainera, ipuin bakoitza desberdina izateko duen xedea. Hala, ilustratzailearen eta autoreak idatzi duen istorioa irudikatzeko ilustratzaileak duen moduaren araberakoa izango da lana.