Berriak

Euskal Museoak bat egingo dute Fair Saturday 2019rekin

 

Euskal Museoak musikarekin eta antzerkiarekin zerikusia duten kultura-ekitaldiak eskainiko ditu

Emanaldiak azaroaren 30ean, larunbatean, izango dira

 


 

Aurten ere, Euskal Museoak bat egingo dute Fair Saturday ospatzeko. Oraingoan, musikak eta antzerkiak gainezka beteko dute Bizkaiko instituzioa, datorren larunbatean, 2019ko azaroaren 30ean. Sarreraren prezioa aldatu egingo da kasu batetik bestera, emanaldi batzuetan dohaintza izango baita, eta beste batzuetan, berriz, sarrera erosi beharko baita.

 

Fair Saturday gizartean eragina duen mobilizazio kulturala da, eta azaroko azken larunbatean egiten da, kontsumismoaren adierazgarri gorena den Black Friday egunaren biharamunean. Mundu osoko artistek eta kultura-erakundeek bat egiten dute jaialdi global honetan, baldintza bakar batekin: ekitaldiaren bidez, laguntza ematea haiek aukeratutako proiektu sozial bati. Nola?

 

Jendaurrean harro erakutsiz egiten duten lana

Haien zeregina ezagutzera emanez, beren kanalen bidez eta ekitaldia hasi baino lehen entzuleei adieraziz.

Proiektu horretarako funtsak sortuz, ekitaldiaren bidez lortutako balioaren zati bat (sarrerak, dohaintzak…) aske eta borondatez emanez.

 

Animatzen zara Fair Saturday-n parte hartzera? Hemen duzu Euskal Museoan antolatutako programazioa:

 

 

:: KEMENDUZ - ZIRZIRA AHOTS TALDEA   |    KONTZERTUA 

 

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 12:00 - 13:15
Hiria: Bilbo
Lekua: Euskal Museoa
Prezioa:

Zeuk jarri prezioa
Honi laguntzeko: Etorkintza Fundazioa

 

KEMENDUZ. ARRISKU-EGOERAN DAUDEN EMAKUMEEKIN ESKU HARTZEKO PROGRAMA

Kemenduz zigilu feministak ematen dio nortasuna orain dela 20 urtetik gora abiarazi eta oraindik ere egiten dugun programari. Zoritxarrean haztea esan nahi du, indarrak hartzea, eta, era berean, ematea, bi norabideko espiritua baitu. Emakume horiek dituzten eta izan dituzten zailtasunen berri jakinda, programaren helburua da emakume horiek ahalduntzea, baliabide pertsonalak eta sozialak ematea, dauden egoerei aurre egin ahal izan diezaieten, eta autonomia bultzatzea, etorkizunean enplegua lortu ahal izan dezaten, motibazioa ardatz hartuta.

 

 

:: IDEIEN MUSIKA   |    KONTZERTUA 

 

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Hiria: Bilbo

Tokia: Bilboko Euskal Museoa

Prezioa: Zeuk jarri prezioa

Honi laguntzeko: Anesvad

 

Sergio Feferovich orkestra-zuzendari eta pianista argentinarrak kontzertua/hitzaldia eskainiko du Ideien munduaren inguruan. Johns Hopkins Universitytik (AEB) musikan doktorea den Feferovich maisuak lan handia egiten du hainbat esparru akademikotan, eta musika entzutea sustatzen du, batez ere eremu "akademikora" gutxi ohitutako entzuleen artean, sentsibilitatea eta arte musikalaz gozatzea guztioi dagokigula oinarritzat hartuta. Horrela, bada, musikarekiko maitasuna transmititu, eta modu dibertigarrian eta parte-hartzailean irakatsi nahi du, haurrak eta helduak musikara hurbil daitezen aurreiritzirik gabe. Eta ideiekin, sormenarekin, talde-lanarekin eta eguneroko bizitzako beste alderdi askorekin lotzen du musika. Umore eta profesionaltasun handiz, hitzaldiak eta kontzertuak egin ditu Latinoamerikan eta Europan.

 

Informazio gehiago nahi duzu?

 

www.fairsaturday.org