Berriak

Manuel de Gotor diseinatzaileak Anthology erakusketa berrirako bisita gidatu berezi bat eskainiko du Euskal Museoaren lagunentzat

 

Erakusketak gizonezkoen barruko arroparen 30 urteko ibilbidea egiten du, eta Manuel de Gotorren diseinuekin sortuta dago

Hitzordua 2020ko ekainaren 25ean (osteguna) izango da, 18:00etan

Bertara joateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefonora deituta

Jarduera doakoa da, eta Euskal Museoaren lagunentzat soilik antolatu da

Zentroak beharrezko higiene- eta segurtasun-neurri guztiak hartu ditu bisita behar bezala egingo dela bermatzeko

 


 

Bilboko Euskal Museoak Anthology. Manuel de Gotor: gizonezko lentzeriaren azken 30 urteak aldi baterako erakusketa berria inauguratu berri du. Hori dela eta, museoak zenbait jarduera antolatu ditu horren inguruan. Horietako bat Euskal Museoaren lagunentzako bisita gidatu berezia izango da; Manuel de Gotorrek berak eskainiko du ekainaren 25ean, 18:00etan. Euskal diseinatzaileak erakusketaren muina eta berak diseinatutako piezak azalduko dizkie bertaratutakoei.

Erakusketa 2020ko martxoaren 5etik abuztuaren 30era ikusi ahal izango da, eta gizonezkoen barruko arroparen modaren azken 30 urteen ibilbidea egiten du, Bizkaiko diseinatzailearen lanaren eskutik. Lentzeriako eta bainuko 100 pieza esklusibo baino gehiago biltzen ditu bildumak, eta urte hauetan guztietan jantzi horiek izan duten bilakaera ikusi ahal izango da. Barruko piezak, galtzontzilloak, kamisetak, pijamak, txabusinak, bainujantziak, bainu-txabusinak, etab.

Jarduera doakoa da, eta Euskal Museoaren lagunentzat soilik antolatu da. Bisita egiteko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefono-zenbakira deituta.

Ekitaldi honekin, Euskal Museoak eskerrak eman nahi dizkie erakundearen lagunei, ematen duen pauso bakoitzean euren babesa erakustegatik.