Berriak

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Euskal Museoak bere bilduma zabaleko lau alez osatutako sortak oparituko dizkio publikoari

 

Bizkaiko erakundeak bere 100 urteetan zehar aurkeztutako argitalpenei garrantzia eman nahi die horrela; euskal kultura transmititzen lagundu dute

“Euskal emigrazioa Amerikara”, “Donejakue bidea Euskal Herrian”, “Euskal txirrindularitzaren 100 urte” eta “Euskaldunen pilota jokoa” dira Museora joaten diren pertsona guztien artean banatuko diren sortetarako aukeratutako liburuak

Banaketa apirilaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, erakundeak Gurutze kalean eta Unamuno plazan dituen sarbideetan

Ez da beharrezkoa izango sarrera bat erostea sortetako bat eskuratzeko

 


 

Berrikuntza Integralerako Plan betean, eta ireki zenetik 100 urte betetzear dituela, Euskal Museoak Liburuaren Nazioarteko Eguna modu berezian ospatzea erabaki du. Bizkaiko erakundeak bere bildumako lau liburu bereziz osatutako sortak oparituko ditu. Horrela, Euskal Museoak garrantzia eman nahi dio liburu bat argitaratzeak dakarren lan eta ahaleginari, bai eta irakurketak kultur transmisiorako duen balioari ere.

Hala, apirilaren 23, 24 eta 25ean, nahi duten guztiek eskuratu ahal izango dute sorta horietako bat Museoko edozein sarreretara joanda (Gurutze kalea 4 / Unamuno plaza 4). Paketeak Euskal Museoaren argitalpen bilduma zabalaren lau izenburu nagusi izango ditu: Euskal emigrazioa Amerikara, Donejakue bidea Euskal Herrian, Euskal txirrindularitzaren 100 urte eta Euskaldunen pilota jokoa.

Liburu horiek eskuratzeko ez da beharrezkoa izango Museorako sarrera bat erostea, eta Museoko ordutegian entregatuko dira izakinak amaitu arte.

 

Liburu baterako historia bat

Bere historian barrena, Bilboko Euskal Museoak gai askotako tituluak sortzearen aldeko apustua egin du. Argitalpen horiek erakundearen xede argietako bat lortzeko balio izan dute, alegia, euskal kultura kontserbatu eta transmititzeko. Erakusketa iraunkorra edo aldi baterako erakusketak izan dira argitaratutako liburu askoren abiapuntua. Gainera, askotariko erakusketak alde batera utzita, lan horien bidez euskal kulturarekin lotutako hainbat gaitan sakondu da.

Hori guztia dela eta, Museoaren ekintza honen helburua ondorengoa da: Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzea ez ezik, bere bilduma ukigarria eta ukiezina modu ederrean erakusteko balio izan duten argitalpen propioak sortzeko Euskal Museoak lan egindako 100 urteei omenaldia egitea.