Berriak

“Norberaren gela | Una habitación propia” dokumentalaren proiekzioa + Komisario bisita

 

 

Data: 14/04/2024
Ordutegia: 12:00 – 14:00
Kokapena: La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda)
 
DOAN
 
EZINBESTEKO ERRESERBA:
laencartada@bizkaia.eus / 946 800 778
 
INFO+: https://acortar.link/FHWbBm
 
 

 


 

 

"Kameratik orratzera" erakusketaren harira, Euskal Museoa Bilbaok eta La Encartada Fabrika-Museoak
"Norberaren gela | Una habitación propia" dokumentalaren proiekzioa eta komisarioek egingo duten bisita
bat eskaintzen dituzte.
 
Lehen euskal emakume argazkilari eta 1900 inguruko Bilboko aitzindari izandako Eulalia Abaituaren argazkiak
dira Ainhoa Urgoitia zuzendariak aurkeztutako duen dokumentalaren abiapuntua. Hainbat emakume
argazkilariri Abaituaren irudietako bat aukeratu eta proiektu propio bat egiteko eskatuz, sortzaileen arteko
elkarrizketa bat hasi eta bata eta bestearen arteko loturak azaleratzen dira.
 
Ondoren, erakusketaren bisita bat eskainiko da komisarioen eskutik. Abaituaren argazkietatik abiatuta, XIX.
mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Bilboko eta inguruko emakume langileen janzkera islatzen
duten lau emakume-jantzi eredu dira proiektu horren ardatza.
 
 

Fechas de la actividad

  • 2024(e)ko Apirilaren 14a