Berriak

Arrakastaz amaitu da “BILBAO, OCIO Y RECREO” Zikloa

El Mayorazgo de Basterretxe filmaren proiekzioarekin amaitu zen atzo gure museoan maiatzeko ostegun guztietan ikusgai izan den “Bilbao, Ocio y Recreo” izeneko zikloa.


Jendez gainezka zegoen areto batean, Barakaldoko Azkona anaiek 1928. urtean produzitutako maitasun eta intriga istorioaren lekuko izan ginen. Garai hartan, “euskal giroko, euskal paisaiadun eta euskal artistadun film” gisa iragartzen zen.

Euskal Filmotekak lagatako soinudun bertsio hori ikusteko plazera edukitzeaz gain, Alberto López Echevarrietak eskainitako aurkezpen interesgarri, entretenigarri eta dokumentatua entzuteko aukera izan genuen. Gainera, sorpresa handia hartu genuen bertan zuzendaritza eta antzezle taldearen hainbat senide zeudela jakitean, eta, haiei esker, emoziozko eta oroitzapenezko hainbat momentu bizi izan genituen.

Amaiera bikaina, publikoaren aldetik harrera paregabea izan duen jarduera-ziklo honetarako. Horrek, zalantza barik, etorkizun hurbilean mota honetako ekitaldi gehiago antolatzera animatzen gaitu.