Berriak

Semeak Aitari egindako omenaldi hunkigarria: “AITA”

Atzo, 70 pertsona baino gehiago hunkitu ziren Chema Salcedok aitari eskaini dion dokumentalarekin.


 

Proiekzioari esker, semeak arreta handiz egindako lanaren bitartez, 1936ko gerra zibilak José Salcedorentzat izan zuen eragina ezagutu ahal izan genuen; ez soilik gerran izan zuen parte-hartzea, baizik eta baita ondorengo Peruko erbestealdia ere. Chemak, semeak, aitaren jaioterria erakutsi zigun, Trapagaranen, ezagutu zituen lekuak eta aitaren eta semearen arteko solasaldi trinkoak.

Bertaratutakoek parte-hartze handia izan zuten proiekzioaren ondorengo solasaldian, hala galderak eginez zein gogoetak plazaratuz.

Maitekorra izan zen Chema Salcedok bere aitak eta berak Bilboko Athletici zioten maitasunari egindako keinua.